24 abr 2012

South Africa

Giro gogorra atzo Port Elizabeth-en, Nelson Mandela Bay-n. Afrikako Ironman bakarra da. Eta han zegoen elgoibartar bat, 60-64 urteko kategorian lehiatzen. Haizeak eta euriak asko gogortu zuten lasterketa, batik bat igeriketa eta bizikletako saioetan.

Hala ere, Iñaki Kondek bere kasta atera eta Iroman gogor hau bukatzea lortu zuen:
Igeriketako denbora: 1h 48min
Bizikletako denbora: 7h 01min
Korrika: 5h 47min

Zorionak Iñaki !!

Mutiletan Clemente Alonso izan zen garaile (Zarauzko triatloiko 2011ko irabazlea). Maratoi ikaragarria egin zuen: 2h eta 46 minutuan. Nesketan Natascha Badmann mito suitzarrak 45 urterekin txapela jantzi zuen, eta Virginia Berasategi 6. sailkatu zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario