16 abr 2011

Euskadiko duatloi luze txapelketa

Apirilaren 16an Euskadiko duatloi luze txapelketa jokatu zen Arrigorriagan. Ibilbide gogorreko lasterketa izan zen lasterkarientzat: 12 kilometro korrika, 75 kilometro aldapatsu bizikletan eta beste 12 kilometro korrika. 149 mutilek eta 8 neskak amaitu zuten proba eta horietatik, Itsaso Leunda (4:05:45) eta Angel Vazquez (3:30:49) izan ziren garaileak. Elgoibartik Javi Fernandez eta Mikel Calvo izan ziren. Javi ez zen nahi bezain gustura geratu emaitzarekin eta Mikel ondo ibili zen arren, lasterketatik kanpo utzi zuten txartel horia aterata. Dena den, lasterketaren gogortasuna kontuan hartuta, zoriontzeko moduko lana egin zuten biek.

  • 148. Javi Fernandez (5:00:31)

10 abr 2011

Azkoitiko duatloia

















Gaur Azkoitiko duatloia jokatu da (8km-36km-4km), eta aldi berean, Gipuzkoako txapelketa. Euria izan da ibilbidearen zatirik handienean eta bizikletako ibilbidean porturik ez egoteak batzuei ez digu lagundu. Maila altua eta karrera azkarra izan da.


Hiru lagun joan gara Elgoibartik eta hauek izan dira emaitzak.


Neskak (17 guztira): 8 km 36 km 4 km
1. Gurutze Frades (1:37:17): 29:33 54:21 13:23
2. Maider Gaztañaga (1:37:27): 29:34 54:27 13:26
3. Itsaso Leunda (1:40:35): 31:40 54:56 13:59
4. Saioa Olite (1:43:31): 32:27 55: 57 15:07
5. Ainhoa Lendinez (1:44:33): 32:41 57:15 14:37

Sailkapen osoa



Mutilak (159 guztira): 8 km 36 km 4 km
1. Endika Garcia (1:28:55): 27:06 51:49 10:00
2. Unai Yus (1:30:12): 27:12 51:48 11:12
3. Beñat Arnaiz (1:30:34): 27:10 52:20 11:04
27. Ibon Gabilondo (1:35:32): 29:05 53:17 13:10
65. Javi Fernandez (1:40:46): 32:02 54:48 13:56

Sailkapen osoa

Gipuzkoako Txapelketa:

Neskak:
1. Maider Gaztañaga
2. Itsaso Leunda
3. Ainhoa Lendinez











Gernikako nazioarteko triatloia

Larunbatean, apirilak 9, Euskadiko Zirkuituko duatloi nagusia jokatu zen, Gernikako nazioarteko duatloia (5km-20km-2,5km). Maila goreneko korrikalariak bildu ziren eta bertan izan zen Urgaziko kide Jose Antonio Ruiz ere. Virginia Berasategi eta Sergey Yakovlev izan ziren azkarrenak.

Mutilak (250 guztira):

1. Sergey Yakovlev (1:03:20)
2. Victor del Corral (1:03:29)
3. Raf Baugh (1:03:40)
45. Jose Antonio Ruiz (1:10:58): 18:25 43:49 08:44

Sailkapen osoa

Neskak (25 guztira):

1. Virginia Berasategi (1:13:41)
2. Inmaculada Pereiro (1:15:37)

3. Tamara Sanfabio (1:21:45)

Sailkapen osoa

2 abr 2011

Ermuko duatloia

Apirilaren 2an Ermuko duatloi sprinta jokatu zen (5-20-2,5). 124 mutilek eta 15 neskak amaitu zuten proba eta hauek izan ziren lasterketako azkarrenak: Maider Gaztañaga (1:06:16) eta Javier Garcia Velasco (0:57:13). Elgoibartik Jose Antonio Ruiz eta Gaizka Azkarate izan dira bertan.

  • 21. Jose Antonio Ruiz (1:02:54)
  • 75. Gaizka Azkarate (1:10:08)


Sailkapen osoa