27 jun 2011

Emakumeen triatloia


Larunbatean, ekainak 25, emakumeen triatloia izan zen Donostian. Superesprint distantzian, 300 metro igerian, 8 km bizikletan eta 2 km korrika egin zituzten 300 neskak. Proba herrikoia da, eta partaide gehienak hasiberriak dira urtero, baina aurten, lehen hamar postuetan oso ondo ibili ziren neskak. Elgoibartik ez dakigu jende gehiago joan zen, Nerea Lendinezek behintzat, oso ondo amaitu zuen proba. Zorionak!

Neskak (300 guztira):

  • 1. Rakel Eizagirre (34:20)
  • 2. Ines Arreitunandia (34:29)
  • 3. Nerea Arregi (35:11)
  • 8. Nerea Lendinez (36:09)

Nahaste Borraste















Diario Vasco
Sailkapen osoa

20 jun 2011

Txindokiko kilometro bertikala





Atzo, ekainak 19, Txindokiko kilometro bertikala jokatu zen. 138 lagunek amaitu zuten 3,9 kilometroko proba gogor hau, tartean 11 neskak. Walter Becerra (35:02) eta Ana Conde (40:44) izan ziren azkarrenak. Elgoibartik Iñigo Lariz izan genuen eta oso postu onean amaitu zuen proba, 8. helmugaratuta. Nesketan, Maite Maiora mendaroarrak 3. postuan amaitu zuen proba. Maila handiko lasterkariak izan dira aurten ere Txindokiko kilometro bertikalean eta lehen postuetan batez ere, kirolari handiak izan dira.



Mutilak:
  • 1. Walter Becerra (35:02)
  • 2. Xabier Lekue (35:58)
  • 3. Josu Arregi (36:17)
  • 4. Ion Iturbe (36:25)
  • 5. Zuhaitz Ezpeleta (36:27)
  • 8. Iñigo Lariz (37:03)
Neskak:
  • 1. Ana Conde (40:44)
  • 2. Izaskun Zubizarreta (41:47)
  • 3. Maite Maiora (44:02)
Sailkapen osoa




Arnoko igoera



Atzo, ekainak 19, Arnoko igoera jokatu zen Mutrikun. 22 kilometroko mendi-ibilbide gogorrean, 1936 metroko desnibela izan zuten partaideek. 120 lagunek amaitu zuten proba eta bertan, Beñat Arnaiz duatleta (1:41:02) eta Patricia Torres (2:10:06) izan ziren azkarrenak. Elgoibartik bi lagun izan genituen.

  • 8. Xabier Bergaretxe (1:49:51)
  • 62. Arkaitz Irureta (2:16:00)

Sailkapen osoa

18 jun 2011

Treparriscos-Quebrantahuesos 2011


Atzo, ekainak 18, Treparriscos eta Quebrantahuesos zikloturista proba ezagunak izan ziren Pirinioetan. Sailkapenean ez da partaideen jatorria ageri eta ezin ditugu elgoibartar guztien denborak atera, ea laguntzen diguzuen!

-Tresparriscos: 90 km eta 965 metroko desnibela. -Quebrantahuesos: 205 km eta 3000 metroko desnibela.

Treparriscos
  • Jose Manuel Esnal (3:19)
  • Jesus Mari Lertxundi (3:19)
  • Nerea Lendinez (3:25:47)
  • Patxi Arberas (4:02)
  • Jose Ignacio Jauregi (4:02)
  • Angel Mari Gárate Cagigas (4:02)
  • Jose Luis Arregi (4:02)
  • Gotzon Arrieta (4:15 )
  • Igor Elizburu (6:25)

Quebrantahuesos
  • Alberto Mujika (6:50)
  • Iñigo Iturbe (7:33)
  • Iñaki Goñi (7:41)
  • Koro Gabiola (8:14)

Treparriscos: Neskak (guztira 271)
  • 30. Nerea Lendinez (3:25:47): batez besteko abiadura: 26,24


Lekeitioko triatloia





Gaur, ekainak 18, Lekeitioko nazioarteko triatloia izan da. Australiarrak jaun eta jabe izan dira, bai nesketan, bai mutiletan. Beti bezala, giro paregabea Lekeition eta partaidetza ere izugarria.

Neskak (56 guztira):

  • 1. Charlotte Mcshane (1:08:01)
  • 2. Ellie Nicole Salthouse (1:11:18)
  • 3. Fanny Beisarson (1:13:30)
  • 11. Ainhoa Lendinez (1:18:21)

Sailkapen osoa


Mutilak (353 guztira):

  • 1. Aaron Royle (59:20)
  • 2. Joshua Maeder (59:34)
  • 3. Ryan Bailie (59:44)
  • 23. Ibon Gabilondo (1:05:13)
  • 220. Gaizka Azkarate (1:17:11)

17 jun 2011

Irati Xtrem


Joan den larunbatean, ekainak 11, Irati Xtrem zikloturista ezaguna jokatu zen Pirinioetan. Proba hau bereziki gogorra delako da ezaguna: 128 km, 8 mendate tartean eta 3600 metroko desnibela. Larrauko mendatean kronoigoera izaten da, eta hauek dira Elgoibartarren emaitzak:
  • 57. Iñaki Gorosabel (53:21)
  • 80. Iñigo Ortuoste (53:21)
  • 236. Iosu Juaristi (1:00:38)
  • 561. Aitor Galarraga (1:13:49)
  • 791. Alberto Zelaia (1:29:41)
  • 824. Ramon Fernandez de Jauregi (1:34:45)
Sailkapen osoa

13 jun 2011

Gipuzkoako sprint triatloia

Atzo, ekainak 12, Gipuzkoako sprint triatloia izan zen Donostian. 58 neskak eta 383 mutilek amaitu zuten proba. 750 m igerian, 20 km bizikletan eta 4,5 km korrika. Charlotte Mcshane (1:06:24) eta Matthew Pellow (1:00:46) izan ziren azkarrenak eta Elgoibartik ere bi lagun izan genituen.

Mutilak (383 guztira):
  • 1. Matthew Pellow (1:00:46)
  • 2. Ignacio Muller (1:00:59)
  • 3. Aritz Egea (1:01:35)
  • 155. Gaizka Azkarate (1:13:49)
  • 253. Iñaki Konde (1:18:46)

Neskak (58 guztira):
  • 1. Charlotte Mcshane (1:06:24)
  • 2. Laetitia Moreau (1:12:46)
  • 3. Laura Ansorena (1:13:49)

12 jun 2011

Mimizango triatloia



































Asteburu honetan triatloiaren festa handia ospatu da Mimizanen, Landetan. Gaur, ekainak 12, triatloi super sprinta (250-8-2) eta olinpikoa (1,5-40-10) izan dira.

Triatloi laburrenean Nerea Lendinez izan da. Igerian asko sufritu duela esan digu, batez ere gainerako lasterkarien kolpeak handik eta hemendik jaso dituelako. Gero bizikletan egurra eman dio, eta postu batzuk aurreratuta, ondo iritsi da korrikako saiora. 57 neskak amaitu dute proba eta 8. postuan helmugaratu da. Zorionak, Nere!

(Neskak: 57 guztira)
  • 1. Oihane Pedelaborde (34:12)
  • 2. Anais Burgoin (36:05)
  • 3. Nicole Thalabart (36:12)
  • 8. Nerea Lendinez: 8:38-17:52-10,20 (36:50)


Sailkapen osoa

Zarautz, ikusgarria!




































































Igerian: 2,5 km Bizikletan: 76 km Korrika: 20 km

Gure protagonisten hitzak:

Ibon Gabilondo:
"Giroa paregabea izan zen, inon ikusten ez den modukoa, jendearen animo guztiak karrera guztian zehar. Karreraren maila ere ikaragarria. Nire partetik nahiko karrera eskasa egin nuen, aste guztia gaixo katarro fuerte batekin eta azkenean ezin izan nuen maila eman, dena den bukatzeko aukera izan nuen eta beste esperientzia bat izan zen. Ez nintzen gustora sentitu hasieratik eta bueno, gaizki hasten dena gaizki bukatzen omen da, pixkat desilusionatuta amaitu nuen lasterketa, sentsazio txarrekin."























Micel Calvo:
"Triatloiari dagokionez, inoiz egin dudan triatloirik politena izan zan. Karrera horretan bizi dan anbientia paregabea da. Benetan ikusgarria!! Ni orokorrian nahiko gustora nago egin nuen lasterketakin, nahiz eta denbora hobea egin ahal nuela uste izan. Igerian oso kontserbakor jun nintzan eta bizikletan ez nintzan komodo joan momentu baten ere ez. Korrikan, azken 5 km asko sufritzen tripako min handiaz. Urtero egin beharreko triatloia da hau!!"






















Javi Fernandez:
"No tengo palabras para describir lo que es esa carrera, me lo pasé en grande, lo peor los nervios, eso de ir por primera vez a una carrera así y no saber como vas a andar.. es lo peor… pero una vez que te metes en faena… cambia todo y empiezas a disfrutar. En mi caso, la parte de nadar bien, en bici… como siempre, me pasaban ordas de triatletas, y corriendo… pues bien, pero lo pasé mal al final, se me hizo un nudo en la garganta de la emoción de verme terminando y bien (y cuando digo bien es entero) y no podía respirar bien. Es impresionante el ambientazo que hay allí, vamos que es meterte por las calles de Zarautz y parece que la gente te lleva. En resumen, es una carrera que por lo menos hay que hacer una vez, y si puedes más veces!!!"


Mutilak (557 guztira):
  • 1. Clemente Alonso (3:40:42)
  • 2. Eneko Llanos (3:41:20)
  • 3. Mathias Hecht (3:44:36)
  • 86. Ibon Gabilondo (4:25:43)
  • 148. Mikel Calvo (4:34:48)
  • 344. Javi Fernandez (4:57:00)
  • 553. Borja Uriarte (5:59:11)
Neskak (36 guztira):
  • 1. Cat Morrison (4:08:27)
  • 2. Anna Cleaver (4:16:36)
  • 3. Ana Burgos (4:24:23)