10 feb 2014

Open Altitoy Ternua

Asteburuan jokatu da Pirinioetako mendiko eskiko lasterketa alpino eta herrikoiena. Aurten berezia izan da gainera, haren sortzaile Andoni Areizaga falta izan delako (joan den urteko udazkenean hil zen Areizaga, beste hiru lagun mendizalerekin errepide istripuan). Hala ere, antolatzaileek eurek esan duten bezala, inoiz baino parte-hartzaile gehiago elkartzea izan da Areizagari omenaldia egiteko modurik onena. Jumere eta Bellagamba frantsesak izan dira azkarrenak mutiletan; emakumezkoetan, berriz, Nahia Quincoces eta Amets Maiztegi euskal herritarrak. Euskaldunak eta oro har elgoibartarrak punta-puntan ibili dira. Iñigo Lariz bera faboritoetako bat zen baina lehen eguneko saioan sokalagunak, Navarrok, sorbalda atera eta bertan behera gelditu zen lasterketa bientzat. Hala ere, Arkaitz Iruretak, esaterako, 8. postuan amaitu du bi eguneko proba.








La Meteo que Viene-ko Jorgek egindako bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=Ya09688z9c8


Elgoibartarrak:
A ibilbidea:

7. Arkaitz Irureta:
Denbora osoa: 6 :10:01
Larunbata: 2:57:36
Igandea: 3:12:24 21

101. Ioritz Conde eta Aitor Azkue:
Larunbata: 4:22:09
Igandea (Ioritz Condek bakarrik jarraitu zuen): 4:45

118: Joseba Elustondo eta Iñaki Laskurain:
Larunbata: 5 :18:50
Igandea (Joseba Elustondo Akaitz Garai aretxabaletarrarekin): 4:05


B ibilbidea:
33. Mikel Armendia eta Eneko Aduriz:
Denbora osoa: 5 :13:57
Larunbata: 2:40:43
Igandea: 2:33:14

75. Itziar Gurrutxaga eta Agurtza Gurrutxaga:
Denbora osoa: 6 :01:25
Larunbata: 3:09:30
Igandea: 2:51:55

87. Ainhoa Lendinez (eta Ruben Epelde azkoitiarra):
Denbora osoa: 6 :14:54
Larunbata: 3:07:21
Igandea: 3:07:33







4 feb 2014

Idiazabal

Urtarrileko azken igandean Idiazabalgo krosa jokatu zen. 10 kilometro pasatxoko proban hainbat korrikalari elkartu ziren eta tartean izen handiak ere bai. Beñat Arnaiz (33:47) triatleta eta Cristina Loeda (38:26) izan ziren azkarrenak. Elgoibartarrak ere izan ziren lasterketan.

Gizonezkoak:
156. Lander Azpiazu (41:15)
462. Jose Manuel Carretero (49:54)

Emakumezkoak:
13. Nerea Lendinez (46:32)