16 abr 2013

FreeRide Astun

Joan den asteburuan FreeRide txapelketa jokatu da Astunen. Raka menditik behera eskiatzaileek beren trebezia erakutsi behar izan dute 700 bat metroko jaitsieran. Proba gogor honetan Mirari Aranburu elgoibartarra izan zen nagusi nesketan. Mutiletan, berriz, Ekaitz Isasik bigarren amaitu zuen. Zorionak bikote!



Pirinioetako Freeride txapelketen eta koparen azken fasea izan da Astunekoa, eta Pirinioetako FreeRider onenak bildu ziren Astunen kopako azken puntuak jokatzeko. Gainontzeko lasterketek gehienez 500 metroko jaitsiera eduki dute eta hau zen danetan luzeena: 700 metrotik gorako jaitsiera.

Txapelketa hauek bereziak dira oso. Zer ingurutan egingo den jakiten den arren (normalean pista baten babesean), bezperara arte partaideek ez dute jakiten jaitsierako eremu zehatza. Ondoren, prismatikoak hartuta partaide bakoitzak zein bide egin dezakeen aztertzen du behetik. Hala ere, lan zaila da: lasterketan, goitik hasi eta ia-ia instintiboki asmatu behar dute aurrez pentsatutako bidea egiten. Hori gutxi ez eta bizkortasuna eta trebezia ere behar dira.


Etxean jokatzea alde izan dute elgoibartarrek, baina freerider profesionalen aurretik geratzea lorpen handia da. Biek ala biek sorpresaz hartu zuten epaimahaiaren puntuazioa, (Mirarik eroriko txiki bat ere izan zuela esan digu), baina ingurukoek ez zuten zalantza asko eduki. Ekaitzi ere puntu gutxirengatik egin zion ihes lehenengo postuak.

15 abr 2013

Mendaroko mendi-lasterketa

Javier Olaberria (1:58:35) eta Maite Maiora (2:18:26) nagusitu ziren atzo, Mendaroko III. mendi-lasterketan. Maiorak hirugarren urtez irabazi du etxean. 130 lagunek amaitu zuten proba: 24 km eta 1350 metroko desnibela.

8. Iñigo Lariz (2:04:21)
19. Manolo Ramos (2:15:37)
24. Iñigo Ortuoste (2:17:42)
28. David Conde (2:20:31)
46. Iñaki Etxabe (2:30:00)
48. Julen Azpiazu (2:30:43)
53. Iban Murua (2:33:26)
95. Jose Luis Diez (2:53:19)



10 abr 2013

Adamello Ski Raid

Asteburuan Italiako mendietan bildu dira mendi-eskiatzaile asko, Adamello Ski Raid proba entzutetsuan. Grande Course zirkuituko proba nagusietako bat da Adamello, Mezzalama eta Pierra Mentarekin batera. 45 kilometro eta tartean 3500 metro desnibel. Bikotekako lasterketa honetan Piru izan da parte hartzen, Javi Dominguez gasteiztar (erdi-elgoibartar) lagunarekin batera. Oso proba gogorra izan omen da, aurreko asteetan gogor entrenatu direlako mendi-eskian. 8 bat ordu guztira, baina hala ere pozarren itzuli dira. Eta ohi bezala, hurrengo proban dute burua! Zorionak!