29 mar 2011

Durangoko duatloia

Larunbatean, martxoak 26, Durangoko duatloia izan zen. 8 kilometro korrika, 40 kilometro bizikletan eta beste 4 kilometro korrika. Bizikletan egurra eman zuten Elorrioko gainera igotzen. 229 mutilek eta 13 neskak amaitu zuten proba. Gizonezkoetan Felix Javier Martinez izan zen azkarrena (1:51:31) eta nesketan Gurutze Frades izan zen garaile (2:07:30). Urgazitik ordezkari bakarra izan genuen: Mikel Calvo plaentxiarra. Oñatiko lasterketaren ostean Durangon 55. postuan sailkatu zen.

Mutilak:
1. Felix Javier Martinez (1:51:31)
2. Patxi Urizar (1:52:03)
3. Alex Agirretxe (1:52:32)
55. Mikel Calvo (2:04:54)

Neskak:
1. Gurutze Frades (2:07:30)
2. Inmaculada Ruiz (2:11:00)
3. Laura Garcia (2:16:44)


Sailkapen osoa

28 mar 2011

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia




















Stanley Biwotek irabazi zuen Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia larunbatean. Bost segundoan hobetu zuen gainera aurreko errekorra. Mark Kiptoorekin lehia estua izan du azken metroetan eta hala eraman du garaipena. Frida Domongole izan zen emakumezko azkarrena.

Giro sargoria izan zuten korrikalariek larunbatean eta uste baino marka kaskarragoak egin zituzten askok.

63. Xabi Bergaretxe (1:17:27)
68. Roberto González (1:17:59)
150. Josean Ruiz del Rey (1:22:29)
338. Iñigo Salegi (1:29:27)
457. Jose Luis Díez Revenga (1:33:14)
548. Javi Fernandez (1:35:51)
610. Bruno Guerrero (1:37:18)
664. Antxon Arizmendi (1:38:57)
962. Pedro Iparragirre (1:50:39)
965. Joxean Gurrutxaga (1:50:45)
1014. Miguel Ángel Montes (1:53:52)

Handbykean Igor Elizburu bigarren postuan helmugaratu zen (1:01:13)
.

Berriz ere, Maite Maiora itzel ibili zen. Denbora aparta egin zuen (1:15:07) eta 36. postuan sailkatu zen.


24 mar 2011

Euskadiko txapelketa

Larunbatean, martxoak 19, Euskadiko duatloi txapelketa jokatu zen Oñatin. Aurten luzatu egin dute korrika egin beharreko ibilbidea eta lehia estua izan zen. 10 km korrika, 40 km bizikletan eta 5 km korrika egin zituzten. 336 mutil eta16 neska izan ziren irteera puntuan.

Nicolas Capoferri frantsesa izan zen azkarrena baina epaileek txartel gorria atera zioten bizikletan kontrako bidea hiru aldiz erabili zuelako. Helmugara besoak jasota sartu zen baina orduan jakinarazi zioten garaipena baliogabetu ziotela. Ralf Baugh australiarra izan zen azkenean irabazle. Nesketan, berriz, Ainhoa Murua erraz nagusitu zen. Urgaziko kide bat ere izan zen Oñatin; Mikel Calvo plaentxiarra. Korrika kilometroa 4 minututik behera egin zuen eta bizikletan ere ondo moldatu zen. 100. postuan helmugaratu zen azkenean. Oñatin Distantzia Laburreko Euskadiko Duatloi Txapelketa izan zen jokoan eta Jon Unanue eta Ainhoa Murua zarauztarrak izan ziren garaile.






1. Raf Baugh (1:52:15)
2. Jon Unanue (1:53:45)
3. Patxi Urizar (1:53:49)
100. Mikel Calvo (2:06:04)

1. Ainhoa Murua (2:02:56)
2. Itsaso Leunda (2:06:50)
3. Maider Gaztañaga (2:07:21)

Sailkapen osoa

10 mar 2011

Beasain

Goierrin, Beasaingo lasterketa izan zen igandean, martxoak 6. 275 elkartu ziren proban eta 14 kilometroko ibilbidea egin zuten. Juan Carlos Valdivieso (46:20) eta Nerea Etxeberria (55:18) izan ziren probako azkarrenak. Elgoibartik hiru lagun izan ziren.

  • 18.Xabier Bergaretxe (49:35)
  • 114. Jose Luis Diez (57:36)
  • 214. Elias Fernandez (1:05:52)

Sailkapen osoa

Lehen duatloia

Otsailaren 28an urteko lehen duatloia izan zen, Mungian. Sprint luzerako proba izan zen (5-20-2,5), Bizkaiko herri honetan lehenengoz. 253 mutilek eta 26 neskak amaitu zuten lasterketa. Raul Amatriain (54:34) eta Ana Casares (1:03:04) izan ziren azkarrenak. Elgoibartik Urgazi taldeko Iñigo Ortuoste izan zen lehian. Ez zen korrikako saioarekin gustura geratu baina sailkapen orokorrean 98. postuan sartu zen.

  • Iñigo Ortuoste: 1:02:02
  • - 5 km: 20:08
  • - 20 km: 33:13
  • - 2,5 km: 08:41


Sailkapen osoa

1 mar 2011

Zumaiako lasterketa



































Joan den larunbatean, otsailak 26, Zumaiako herri lasterketa izan zen. 10 km eta 200 metroko ibilbide gogorra izan da aurten ere. Haizea, hotza eta euria izan dira gainera. 469 lagunek amaitu zuten proba eta maila handiko korrikalariak izan ziren tartean. Abdelhak Sabhi huescarra (30:18) eta Eseynat Misganaw etiopiarra (36:04) izan ziren azkarrenak. Elgoibartik 12 lagun izan ziren guztira.



Mutilak:
14. Josean Ruiz del Rey (34:20)
27. Roberto González Fernández (35:21)
82. Alberto Arberas Agirrebeña (37:47)
98. Iñigo Salegi (38:55)
Javi Fernandez (40:26)
Mikel Aizpiarte (41:10)
Javi Oñederra (47:54)
Angel Oñederra (47:55)


Neskak:
10. Ainhoa Lendinez (40:26)
Nerea Lendinez (45:14)
Pilar Arriola (46:09)
Pilar De la Lama (53:13)


Sailkapen osoa