31 mar 2012

Durangoko duatloia

Larunbatean, martxoak 31, Durangoko duatloia izan zen. Distantzia motzeko duatloia izan zen: 10 km korrika, 40 km bizikletan eta beste 10 km korrika. Euskadiko txapelketarako proba puntuagarria zen eta oso maila oneko jendeak hartu zuen parte. Azkenaldian epaileak oso zorrotz dabiltza eta 6 lagun utzi zituzten probatik kanpo, bizikletan behar ez zen bidera pasatzeagatik. Elgoibartik lau lagunek hartu zuten parte.

  • 37. Jose Antonio Ruiz (2:05:14)
  • 153. Mikel Calvo (2:15:45)
  • 177. Jon Agirrebeña (2:17:07)
  • 237. Ibon Serrano (2:26:43)

Sailkapen osoa

26 mar 2012

Ermuko duatloia









Larunbatean, martxoak 24, Ermuko duatloi sprinta izan zen (5-20-2,5). Elgoibartik joan ginenok aipatu genuen gero eta maila altuagoa dagoela triatloi eta duatloietan. Korrika neska eta mutilak oso azkar ateratzen dira, eta berdin amaitzen dute askok proba. Muti askok 3 minutu eta gutxian egiten dute kilometroa eta neskak ere gero eta hobeto prestatzen dira. Bizikletari dagokionez, Ermuan sorpresa potente bat zegoen: Mallabirako bidean San Pedro igo behar zen, %20tik gorako arranpak dituen malda pikoa. Eskerrak Mallabi inguruan jende asko zegoen animoak ematen. Elgoibartik lau lagun joan ginen: Ibon Serranok urteko lehen duatloia izan du eta lasterketako urduritasunak gaindituta pozik amaitu zuen proba. Josean ikaragarri ondo ibili zen, korrika batez ere. Javik ere maila ona erakutsi zuen. Nire helburua laugarren egitea zen Ermuan. Gurutze Frades erdi profesionala da, beste maila batean aritzen da, eta Lurdes Oiartzabalekin ere ezingo nuen lehiatu korrika. Nerea Etxeberria ezagutzen nuenez hori zen nire erreferentzia. Beti bezala, korrika atzerago sartu nintzen, eta gero bizikletan saiatu nintzen aurrea hartzen.eta hirugarren. Egia esan, larunbatekoa ikaragarria izan zen neretzat: maila goreneko bi neskaren atzetik sartzea ametsa zen. Mila esker animoak ematera joan zineten lagun eta familiako guztiei!

Mutilak (105 guztira):
  • 1. Kepa Ruiz (57:59)
  • 2. Ander Agirre (58:23)
  • 3. Jose Almagro (58:54)
  • 20. Jose Antonio Ruiz (1:04:46)
  • 52. Javi Fernandez (1:11:07)
  • 79. Ibon Serrano (1:15:43)
Neskak (14 guztira):
  • 1. Gurutze Frades (1:10:05)
  • 2. Lurdes Oiartzabal (1:12:24)
  • 3. Ainhoa Lendinez (1:13:41)

Sailkapen osoa








20 mar 2012

Udaberriko lasterketa

Udaberri atarian, udaberriko lasterketa izan zen igandean, martxoak 18. Elgoibartik hainbat lagun joan ziren eta 10 kilometroko proban oso marka onak egin zituzten.

  • 3. Alberto Revuelta (32:14)
  • 88. Iñigo Salegi (37:16)
  • 159. Mikel Aizpitarte (39:35)
  • 333. Fernando Loiola (43:14)
  • 561. Modesto Cid (46:28)
  • 562. Elias Fernandez (46:29)
  • 580. Nerea Lendinez (46:45)
  • 616. Guillermo Ezenarro (47:13)
  • 618. Javi Rodriguez (47:14)
  • 731. Idoia Oiartzabal (48:50)
  • 732. Alberto Garate (48:51)
  • 916. Andrea Arriola (51:33)
  • 917. Gorka Zabala (51:33)

13 mar 2012

Kalamuara igoera



Iñigo Larizek bigarren egin zuen Zuzenien kilometro bertikalean eta Kalamuako igoeran. Zorionak Iñi!

Kalamua VI
Postua Izena Denbora
1 Zinca Ionut 31:09
2 Iñigo Lariz 31:12
3 Oier Ariznabarreta 31:52
4 Imanol Goñi 32:10
5 Aitor Uriarte 34:37
6 Jon Alberdi 35:03
7 Joseba Altuna 35:27
8 Denis Aretxabaleta 35:31
9 Igor Urionabarrenetxea 35:47
10 Ruben Arrizabalga 35:53
11 Jose Mari Bernedo 37:03
12 Zorion Kareaga 37:03
13 Josu Mugira 37:08
14 Joseba Gonzalez 37:14
15 Mikel Garitagoitia 38:20
16 Jon Ander Lerin 38:31
17 Arkaitz Astiazaran 39:09
18 Javi Gorbea 39:16
19 Igor Rey 39:49
20 Mikel Ibarzabal 40:04
21 Lander Balsera 40:04
22 Joseba Fernandez 40:13
23 Julen Caceres 40:21
24 Julen Telleria 40:40
25 Iñaki Armaolea 40:42
26 Aritz Larubia 41:24
27 Aitor Fernandez 41:35
28 Imanol Muñiz 41:54
29 Alonso Onaindia 42:06
30 Ioseba Iñaki Berastegi 42:47
31 Jokin Urresti 43:14
32 Jose Miguel Linaza 43:36
33 Oskar Gisasola 43:52
34 Julen Garitagoitia 45:20
35 Beñat Goenaga 46:14
36 Gorka Aguirre 46:24
37 Marcelo Temprano 47:09
38 Txomin Arantzamendi 47:55
39 Lander Ibarluzea 47:57
40 Mikel Solozabal 48:16
41 Aiert Lertxundi 50:08
42 Andoni Zubilla 51:36
43 Imanol Lertxundi 51:51
44 Iker Eskaltza 57:15
45 Ederne Sanchez 01:03:45

3 mar 2012

Eibarko duatloia











Atzo, martxoak 3, Eibarko duatloia izan zen. 5 kilometro korrika, 25 km bizikletan eta beste 2,5 kilometro korrika. Giro paregabea izan genuen probarako, baina eguraldi onak ez zituen bizikletako tarteko maldak eta gorabeherak arindu. Korrika galdutako denbora bizikletan berreskuratu genuen baina gogotik eman behar izan genien horretarako pedalei. Ikusten egon ziren lagun eta triatletek aipatu zigutenez mutiletan maila eta prestaketa bikaina egon zen atzo, korrika batez ere, oso partzial eta denbora onak egin zituzten. Eibarko proban Gipuzkoako sprint txapelketa ere jokatu zen. Lau lagun izan ginen Elgoibartik. Eskerrik asko animoak ematera joan zineten guztioi! Neskak (14 guztira):
  • 1. Ainhoa Lendinez (1:11:17)
  • 2. Leire Etxezarreta (1:13:52)
  • 3. Nerea Etxeberria (1:13:53)

Sailkapen osoa

Mutilak (176 guztira):
  • 1. Kepa Ruiz (1:00:01)
  • 2. Ander Agirre (1:00:16)
  • 3. Beñat Arnaiz (1:00:26)
  • 38. Jose Antonio Ruiz (1:05:44)
  • 58. Jon Agirrebeña (1:07:15)
  • 92. Javi Fernandez (1:10:28)