15 jul 2013

Ehunmilak eta G2H

Ehunmilak: 166 km, 22.000 metro desnibel

Ostiralean 18:00etan hasi zen Beasainen Ehunmilak proba. Euskal Herriko mendi-lasterketa luze eta gogorrena: 166 km eta 22.000 metro desnibel metatu, Euskal Herriko mendi enblematikoenak zeharkatuta. Azkaratetik 23:00 inguruan igaro ziren lehen lasterkariak. Imanol Aleson azkoitiarra eta Javi Dominguez gasteiztarra buru-buruan izan ziren hasieratik. Aurten laugarrenez jokatu da Ehunmilak eta bi lasterkari handi hauek badakite zer den ultra-trail hau irabaztea. Aleson bera 2010ean izan zen txapeldun. Javik, berriz, 2011n irabazi zuen. Elkarri aurrea hartzen joan ziren etengabe baina azkenean azkoitiarra garaile. Javik min hartuta egin du proba, eta horrek ere eragina izan du emaitzean. Hala ere, helmugan, 10 minutuko tartea baino ez. Nesketan Nera Martinez hasieratik joan zen aurrean eta bera izan zen azkarrena. Hori gutxi ez eta sailkapen orokorrean ere 9. postua lortu zuen. Ikaragarria!

Mutilak:
1. Imanol Aleson (22:59:19)
2. Javi Dominguez (23:09:22)
3. Joxe Mari Albixuri (25:03:22)

Neskak:
1. Nerea Martinez (28:07:47)
2. Jaione Sasieta (29:15:15)
3. Maddi Arrazola (30:31:33)

Ekaitz-alerta zela eta, Txindokin eten egin behar izan zuten lasterketa antolatzaileek eta lagun asko geratu ziren helmugara iritsi ezinik. Tartean zen Elgoibarko ordezkari bakarra, Edu Uribe. Amaitzea helburu izan arren, 96 kilometro eginda, beti bezain irribarretsu zegoen Beasainen.






Azkarate gainean:

Goierriko 2 Handiak: 88 km, 12.000 metro desnibel

Gaueko 23:00etan zuten hasiera Beasainen Goierriko 2 Handiak probakoek, baina ekaitza dela eta ordubete geroago atera ziren. 88 kilometroko ibilbide gogorra eta 12.000 metro desnibel zituzten aurretik. Iñaki Catalan eta Silvia Trigueros izan ziren helmugan lehenak. Elgoibartik 5 lagunek amaitu zuten proba: Josu Azpiazuk (17. sailkatuta!), Iñaki Etxabek, Ivan Muruak, Ekaitz Baskaranek eta Aitor Azkuek. Ioritz Condek bertan behera utzi behar izan zuen proba 76. kilometroan tripetako arazoak medio. Hala ere, seguru hurrengo urtean ere parte hartzen ausartuko dela. Zorionak guztioi!

Mutilak:
1. Iñaki Catalan (11:05:07)
2. Juan Romano (11:08:48)
3. Gaizka Baranano (11:14:17)
17. Julen Azpiazu (13:13:38)
50. Iñaki Etxabe (15:06:58)
72. Ivan Murua (16:22:36)
98. Ekaitz Baskaran (17:24:36)
148. Aitor Azkue (18:49:45)

Neskak:
1. Silvia Trigueros (13:15:40)
2. Mar Ferreras (13:31:31)
3. Myriam Talens (14:38:48)




















14 jul 2013

Iñaki Ruizen omenezko mendi-lasterketa

Gaur, uztailak 14, Iñaki Ruizen omenezko mendi-lasterketa jokatu da Plaentxin. 21 kilometroko ibilbidea eta 1000 metroko desnibela. Bero itogarria izan dute korrikalariek eta proba gogorra izan da. Oier Ariznabarreta eta Arantzazu Perez de Arenaza (aupa Aran!) izan dira lasterketako azkarrenak. 4 elgoibartarrek hartu dute parte eta horien artean Iñigo Lariz hirugarren sailkatu da. Zorionak guztiei!

Gizonezkoak:
1. Oier Ariznabarreta (1:35:32)
2. Ugaitz Artola (1:38:26)
3. Iñigo Lariz (1:41:35)
75. Josu Merino (2:14:12)
94. Fernando Loiola (2:19:54)
97. Arkaitz Irureta (2:20:50)
 99. Iosu Juaristi (2:20:55)

Emakumezkoak:
1. Arantzazu Perez de Arenaza (2:07:22)
2. Nere Arregi (2:08:53)
3. Maider Korta (2:11:30)




Lasturko mendi-lasterketa

Asteburua mendi-lasterketaz gainezka izan dugu. Atzo, uztailak 13, Lasturko lehen mendi-lasterketa jokatu zen. 12 kilometroko ibilbidea eta 900 metroko desnibela. 69 lagun elkartu ginen eta tartean 3 elgoibartar. Bero sargoria izanagatik, ederra izan zen Gaintxipitxa tontorrera igotzea eta ondoren Lastur inguruko belardietan lasterka egitea. Paraje ezin ederragoan, giro ezin hobea.

Mutilak:
1. Ekaitz Kortazar: 1:03:29
2. Ugaitz Artola: 1:04:08
3. Mikel Etxeberria: 1:07:50
27. Aitor Ibabe: 1:30:55
29. Haritz Arrieta: 1:31:31



 
Neskak:
1. Ainhoa Lendinez: 1:31:29
2. Ana Reina: 1:36:58
3. Mariaje Castro: 1:39:52







9 jul 2013

Garaiko triatloia

Joan den larunbatean, uztailak 6, Garaiko triatloia jokatu zen. Ironman erdiko proba honek oraindik ez du nahi beste jende erakartzen, baina zalantzarik gabe, gogortasunarengatik izango da. 2 km igerian, 90 km bizikletan eta 21 km korrika. Guztia infernu bihurtzeko moduko beroarekin.

Hala ere, eta parte-hartzaile kopurua gainerako probetan baino txikiagoa izan arren, Garaiko triatloia egin duten guztiei entzun diet zinez dela proba ederra. Elgoibartik Iñaki Konde eta Ibon Serrano izan ziren bertan. Baita Arantzazu Perez de Arenaza gasteiztar-elgoibartarra ere. Aranek bigarren egin zuen gainera! Zorionak hiruroi!


EMAKUMEZKOAK:
1 NEREA ETXEBERRIA LIZASO EUSKOMAN TRIATLOI TALDEA 5:29:38
2 ARANTZAZU PEREZ DE ARENAZA ELIZONDO DONOSTRI TT 5:39:49
3 VERONICA DOMINGUEZ VILLAZALA K0 TRIATLOI TALDEA 5:46:19
4 URIBARRI EGUIA JAURREGUI ABADIÑOKO LAUBIDETA T.K.E. 5:52:30
5 NOEMI MONTERO SISTIAGA SAIATUZ KIROL TALDEA LASAR 6:10:56
6 CONCEPCION LEAL PABLO KIROLERROTA DURANGO T. 6:29:30

GIZONEZKOAK:
1 JAVIER MIGUEL BENEDITED SALTOKI TRIKIDEAK 4:28:01
2 ALBERTO BRAVO SANCHEZ C. D.B.TRIATLON TRITALAVERA 4:28:02
3 AITOR REGILLAGA BELOKI TOLOSALDEKO T.T. 4:30:17
4 BORJA JUBERA RUIZ DE ERENTXUN T. SANTANDER 4:34:34
5 ADUR ESKISABEL DE JUAN TRIGOI T.T. 4:41:32
6  JOSU URIARTE EIZAGUIRRE ERMUKO TRIATHLON TALDEA 4:42:52
7 RUBEN GUERRA LOPEZ CD TRIATLON BOMBEROS VALL 4:47:36
8 TXOMIN BUSTINDUI PERTIKA ONDARRUKO KOAXI TRIATLOI K 4:49:29
9  MIKEL GALAR IDOATE UNIVERSIDAD PÚBLICA DE NAV 4:52:10
10  AITOR ARREGI ESNAOLA EUSKOMAN TRIATLOI TALDEA 4:52:39
54 IBON SERRANO 5:33:28
72 IÑAKI KONDE 6:06:23

Hemen Piruk prestatutako argazki-bideoa:


1 jul 2013

Onditzen omenezko triatloia

Atzo, ekainak 30, Onditzen omenezko triatloi olinpikoa (1,5-40-10) jokatu zen Donostian. Nazioarteko korrikalariak biltzen dira urtero proba honetan eta guztira 734 lagunek amaitu zuten.  Charlotte Macshane australiarra izan zen azkarrena emakumezkoetan (2:15:32) eta Francesc Godoy katalana gizonezkoetan (1:58:06).







Euskaldun asko zen tartean eta noski, baita elgoibartarrak ere. Euskadiko Txapelketa jokatu zen atzoko proban eta Iñaki Konde gure triatleta handiak garaipena lortu zuen beteranoetan. Zorionak Iñaki eta gainerakoak!

Euskadiko txapeldun Ibone Sanchez laudioarra eta Jon Unanue zarauztarra. Gipuzkoako Txapelketa, berriz, Pili Bodegas donostiarrarentzat eta Jon Unanuerentzat.

EMAKUMEZKOAK:
 
1 MCSHANE, CHARLOTTE AUSTRALIAN 2:15:32
2 VAN COEVORDEN, NATALIE 2:16:55
3 SANCHEZ GARMENDIA, IBONE UROLA TRIATLOI KLUBA 2:19:42
4 BLANCO MACÍAS, NURIA C.T.O.A. 2:26:06
5 BODEGAS PRIETO, PILI ANTXINTXIKA TRIATLOI TALDEA 2:26:22
6 GOMEZ VILLANUEVA, ESTEFANIA 2:29:38
7 OSTOLAZA ANTELO, AMAIA 2:32:03
8 MENDIVE PALOMO, MARIA 2:33:06
9 MONREAL VIDAL, ANA CLUB NATACIÓN PAMPLONA 2:34:12
10 TIL MARTINEZ, CHUS MAYENCOS BRICO-JACA 2:34:42


GIZONEZKOAK:
 
1 GODOY CONTRERAS, FRANCESC INDEPENDIENTE 1:58:06
2 UNANUE AIERZA, JON SVC- SEGURIDAD 2:01:11
3 MONTGOMERY, JAKE AUSTRALIA 2:01:21
4 OKAMIKA BENGOETXEA, ANDER GARRAITZ KIROL TALDEA 2:02:18
5 REGILLAGA BELOKI, AITOR TOLOSALDEKO T.T. 2:03:13
6 MULLER, MARTIN IGNACIO SALTOKI TRIKIDEAK 2:03:48
7 BIZKARRA ETXEGIBEL, GORKA MUGARRA TRIATLOI TALDEA 2:04:33
8 EIZAGUIRRE GARMENDIA, IÑIGO TRIATLOI ELKARTEA ZARAUTZ 2:04:39
9 ESKISABEL DE JUAN, ADUR TRIGOI T.T. 2:04:59
10 LOINAZ GARATE, IÑAKI AZKOITIKO T. T. 2:05:15
168

JAVIER FERNANDEZ DE LA LAMA 2:22:54


404

IÑAKI KONDE ZUBIAURRE 2:35:59



434

EGOITZ MENDIKUTE FERREIRA 2:37:43


558

JOSE RAMON CABELLO OLMO 2:46:37