14 jul 2013

Lasturko mendi-lasterketa

Asteburua mendi-lasterketaz gainezka izan dugu. Atzo, uztailak 13, Lasturko lehen mendi-lasterketa jokatu zen. 12 kilometroko ibilbidea eta 900 metroko desnibela. 69 lagun elkartu ginen eta tartean 3 elgoibartar. Bero sargoria izanagatik, ederra izan zen Gaintxipitxa tontorrera igotzea eta ondoren Lastur inguruko belardietan lasterka egitea. Paraje ezin ederragoan, giro ezin hobea.

Mutilak:
1. Ekaitz Kortazar: 1:03:29
2. Ugaitz Artola: 1:04:08
3. Mikel Etxeberria: 1:07:50
27. Aitor Ibabe: 1:30:55
29. Haritz Arrieta: 1:31:31



 
Neskak:
1. Ainhoa Lendinez: 1:31:29
2. Ana Reina: 1:36:58
3. Mariaje Castro: 1:39:52







No hay comentarios:

Publicar un comentario