30 abr 2012

Azkoitiko duatloia










Azkoitiko hitza
Elgoibarren 

Atzo, apirilak 29, Azkoitiko duatloia jokatu zen. Luzera motzean: 8-34-4. Proba ez zen eskalatzaileentzat aproposa, eta korrikalariek egurra eman zuten. Ander Agirre estu hartzen saiatu ziren Beñat Arnaiz eta Endika Garzia baina azkenean Antxintxikakoa txapeldun. Nesketan Nere Etxeberria garaile. 2 minutu galdu nituen korrika, bizikletan ere ez zegoen porturik eta ezin aldea murriztu, nahiz eta tartea txikitu, berriz ere azken zatian aldeari eutsi zion eta bera helmugaratu zen aurrena. Hala ere, bigarren eta oso pozik. Bestalde, Iñigo Lazkano mendaroarrak 4. postuan amaitu zuen, zoriona Iñi! Oso lasterketa ona egin zuen. Elgoibartik hiru lagun joan ginen.

Mutilak:
  • 1. Ander Agirre (1:28:11)
  • 2. Endika Garcia (1:28:20)
  • 3. Beñat Arnaiz (1:28:45)
  • 4. Iñigo Lazkano (1:33:02)
  • 23. Jose Antonio Ruiz (1:37:03)
  • 66. Javi Fernandez (1:42:39)
Neskak:
  • 1. Nerea Etxeberria (1:48:47)
  • 2. Ainhoa Lendinez (1:50:01)
  • 3. Leire Etxezarreta (1:50:22)

24 abr 2012

South Africa

Giro gogorra atzo Port Elizabeth-en, Nelson Mandela Bay-n. Afrikako Ironman bakarra da. Eta han zegoen elgoibartar bat, 60-64 urteko kategorian lehiatzen. Haizeak eta euriak asko gogortu zuten lasterketa, batik bat igeriketa eta bizikletako saioetan.

Hala ere, Iñaki Kondek bere kasta atera eta Iroman gogor hau bukatzea lortu zuen:
Igeriketako denbora: 1h 48min
Bizikletako denbora: 7h 01min
Korrika: 5h 47min

Zorionak Iñaki !!

Mutiletan Clemente Alonso izan zen garaile (Zarauzko triatloiko 2011ko irabazlea). Maratoi ikaragarria egin zuen: 2h eta 46 minutuan. Nesketan Natascha Badmann mito suitzarrak 45 urterekin txapela jantzi zuen, eta Virginia Berasategi 6. sailkatu zen.

23 abr 2012

Arrigorriagako duatloia

Larunbatean, apirilak 21, Arrigorriagako duatloia jokatu zen. Zirkuituko duatloi luze eta gogorrenetakoa da (12 km-75 km-12 km) eta maila handiko kirolariek hartu zuten parte proban. Alex Agirretxe izan zen azkarrena mutiletan, eta nesketan, berriz, Maider Gaztañagak 25 minututik gorako aldea atera zion bigarren sailkatuari. Elgoibartik Martin Dominguez joan zen, eta Iñigo Lazkano mendaroarrak 7. postuan amaitu zuen. Zorionak!

  • 1. Alex Agirretxe (3:36:43)
  • 2. Iñaki Gabarain (3:39:07)
  • 3. Julen Larrucea (3:39:37)
  • 7. Iñigo Lazkano (3:45:40)
  • 66. Martin Dominguez (4:10:47)

16 abr 2012

Mendaroko mendi-lasterketa



Zorionak Maite eta Lariz! a ze lasterketa atzokoa. Euria, hotza eta bide gogorra: 24 kilometro eta 1350 metroko desnibela. Joan den urtean baino lagun gehiago izan ziren atzoko mendi-lasterketan eta guztira 111 lagunek amaitu zuten proba. Maite Maiora eta Imanol Goñi izan ziren azkarrenak. Maitek errekorra ezarri zuen gainera. Zorionak!

  1. Maite Maiora (2:20:41)
  2. Montserrat Vazquez (2:30:50)
  3. Sonia Regueiro (2:41:02)
  1. Imanol Goñi (1:53:48)
  2. Manuel Merillas (1:56:01)
  3. Iñigo Lariz (1:58:01)

1 abr 2012

Azkoiti-Azpeiti maratoi erdia



Zorionak elgoibartar guztioi, beroaren aurka horren marka onak lortzearren.
  • 49. Unai Narbaiza (1:17:35)
  • 137. Alberto Gil (1:23:46)
  • 145. Iñigo Salegi (1:24:13)
  • 265. David Soto (1:29:20)
  • 370. Martin Dominguez (1:32:32)
  • 385. Javi Fernandez (1:32:47)
  • 490. Iker Amutxastegi (1:36:10)
  • 494. Alberto Garate (1:36:15)
  • 643. Berex Ortiz (1:39:53)