9 ago 2012

Munduko txapelketa Gasteizen






Uztailaren 29an jokatu zen Distantzia Luzeko Munduko Txapelketa Gasteizen. Osatu beharreko distantziak: 4000 m Ullibarri Ganboako uretan, 120 km Landa-Agurain-Gasteiz eremuan eta azkenik 30 km korrika Gasteizeko kaleetan, 7.5 km-ko 4 bira eginez.

Primerako eguna atera zen eta tenperaturak laguntzen zuen kirola egiteko. Mundu osoko triatletak elkartu ziren Gasteizen eta sekulako giro triatletikoa arnasten zen.

Elite mailan, faboritoek ez zuten hutsik egin, eta mutiletan Chris McCormack australiarra eta nesketan Caroline Steffen suitzarra gailendu ziren.

1  Chris McCormack AUS    53:37 + 01:19 + 2:48:54  +01:03 + 1:44:56  = 5:29:47
2  Eneko Llanos ESP         51:45 + 01:41 + 2:49:00 + 00:57 + 1:48:18 = 5:31:39
3  Dirk Bockel LUX            51:25 + 01:22  + 2:49:39 +  00:57 + 1:51:33 = 5:34:54

Nesketan bikaina Maider Gaztañagaren lasterketa bere egoera kontuan hartuta:


1  Caroline Steffen SUI                         55:58   + 01:29 +3:01:28 +01:17  + 2:04:08  = 6:04:18
2  Camilla Pedersen DEN                        55:46  + 01:33 +3:07:36  + 01:08 + 2:03:22 = 6:09:23
3  Jodie Swallow GBR                            53:32  + 01:27 +3:05:43  + 01:02 + 2:11:07 = 6:12:48
4  Virginia Berasategi ESP                     1:01:02 + 01:48 +3:14:09 +  01:04 + 2:02:34 = 6:20:36
5  Maider Gaztanaga Dorronsoro ESP       57:54   + 02:08 +3:14:38 + 01:43 + 2:07:31 = 6:23:52
 
 
Elgoibartar eta Mendarotarren partetik, Ibon Gabilondo 35-39 tarteko mutilen katergorian lehiatzen aritu zen,  hainbat lurraldetako triatleten aurka.
Iñigo Lazkano Open proban aritu zen. Kategoria hau Munduko txapelketatik kanpo zegoen, eta sailkatuta ez zeuden triatletentzat zen. Hala ere, beraien distantzia eta ibilbideak gainontzekoen berdinak ziren:
 
Ibon Gabilondo:
Nere partetik pozik nago egindako lasterketarekin. Igerian luze egin zitzaidan saioa, baina nire mailan ondo atera nintzela uste dut. Bizikletan indarrak gordetzen joan nintzen denbora guztian, drafting pixkat ikusi nuen eta ez zitzaidan gustatu. Hori dela eta, momentu batzuetan deszentratu egin nintzen pixka bat, baina nahiko erregulatu nuen. Korrika, hasieran jendearen animoekin neure ahalmenen gainetik hasi nintzen zertxobait, baina gero etorri zen sufritzeko garaia, espero nuen bezela. Azken finean hain distantzia luzea korritzen nuen lehen aldia zen. Dena den korrika 2h08min egin nuen eta ontzat ematen dut denbora.
Orokorrean gustora, 7. neure kategorian eta brontzezko dominatik 4 minutura geratu nintzen nire mailan (35-39), baina tira, lasterketa txukuna egin nuela uste dut eta pozik geratu nintzen egindakoarekin. 6 hilabeteko entrenamenduak ondo borobildu ditudala iruditzen zait.
 
7    Ibon Gabilondo Altuna ESP    1:00:46 +  02:29 +  3:10:26 + 02:01 +  2:08:03 = 6:23:44


Iñigo Lazkano


Iñigo Lazkano Open frogako 15. geratu zen, proba honetan batik bat Euskal Herriko triatletek hartu zuten parte:

15 INIGO LAZKANO IRIONDO    1:14:28   + 04:00  + 3:14:34  +  02:09  = 2:12:35 =  6:47:45