22 jun 2010

Quebrantahuesos 2010


Zaila da azaltzea, 9 orduan pedalei ematen, zenbat sentsazio eta burutapen etortzen diren burura.

Beti esan izan dut hiru modalitateetan bizikleta dela nire gustukoena. Hori egia izanagatik, ordea, ez naiz horren irteera luzeak egiten trebatu, eta Quebranta helburu handia zen niretzat. Handiegia agian. Mentalki ez nengoen ondo prestatuta. Baina lankide-lagun batekin eta aitarekin pasatu dut asteburua, mutilarekin eta amarekin ere bai, eta orduan, pedalkada bat nik, eta bestea haiek eman dute. Horregatik gozatu dut bizikletan.

Somporten behera malkoak ere erori zitzaizkidan, hotzaren hotzez, baina Marie Blanquen aitaz gogoratu nintzen, Portaleten zain zegoen. Zenbat poztuko zen Marie Blanquen ni jendea aurreratzen ikusita! Larunsera jaitsi orduko deitu nion, ondo nengoela esateko. Portaleten zain nituen denak, eta lasterketa hasierako kilometroetan hankak berotu ezinik ibili nintzen arren, ordurako arin antzean nindoan. Baina usteak erdia ustel. Portalet ,etzana izanagatik, luze eta gogaikarri bihurtu zitzaidan. Sorpresaz ama eta mutila zain nituen mendate erdialdean, aita, berriz, goian. Portaleten irabazten eta galtzen omen da Quebrantako denbora, eta nik ere han galdu nuela uste dut. 28 kilometro amaigabe. Baina gora iritsita aita besoak gora zegoen, animoak ematen. Berriz ere Portaleten behera hotzak jota, bizikletari ia ezin eutsirik, baina pozik.

Denek esan dute aurtengoa infernua izan dela: Ibon Gabilondo triatleta zailduak, Koro Gabiola txirrinduzale amorratuak, Eitbko lankide kirolariek...denek esan dute gogorra izan dela aurten Quebranta. Helmugara iritsi eta ez omen nengoen pozik, hala zioten ingurukoek. Horrenbeste orduan bizikletan ibili ostean, gorputza eta arima erantzunik gabe nituen. Igandean etorri zen goraldia. Deitu eta idatzi didazuen guztiei eskerrak emateko gogoa, ingurukoekin ospatzeko gogoa, eta batez ere, aitarekin bizikletan ibiltzeko gogoa. Hurrengo urtean berriz ere saiatuko naiz Quebranta amaitzen.

  • 252 Andoni Ortega Agote (6:38:13 )
  • 492 Gorka Zabala Zabaleta (6:52:01)
  • 536 bon Gabilondo Altuna (6:54:21)
  • 940 Unai Narbaiza Gantxegi (7:11:54)
  • 2.032 Javier San Andres Toledano (7:49:49)
  • 2.033 Javier Torquemada Quintas (7:49:50)
  • 2.044 Alberto Mugica Arkarazo (7:50:08)
  • 2.780 Koro Gabiola Colina (8:18:55)
  • 2.781 Iñaki Iraola Moyano (8:18:56)
  • 3.894 Ainhoa Lendinez Garate (9:05:43)
  • 4.035 Aitor Romera Irizar (9:17:37)
  • 4.036 Alex Galarraga (9:17:37)
  • 4.269 Mikel Gabilondo Aizpitarte (9:31:49)

Txindokiko kilometro bertikala

Anbotoko kilometro bertikalaren ostean, larunbatena, ekainak 19, Txindokikoa jokatu zen. Lehenengoz antolatu dute aurten gain mitiko honetan halako proba bat, Euskadiko mendi-lasterketa bertikalen koparako puntuagarria. 160 aritu ziren lehian, eta Didier Zago eta Nerea Amilibia izan ziren garaile. Lasterketa gogorra izan zen, baina Anbotokoa baino eramangarriagoa. Tartean izan ziren bi elgoibartar: Haritz Arrieta eta Iñigo Lariz.
  • 15. Iñigo Lariz (39:49)
  • 18. Haritz Arrieta (39:59)

20 jun 2010

Lekeitioko triatloia

Maila goreneko partaideak bildu ziren atzo, ekainak 19, Lekeitioko nazioarteko triatloian (750-22-5). Nesketan, esaterako, Ainhoa Muruak (1:05:45) irabazi zuen proba baina ez uste bezain erraz. Mutiletan ere, maila aparta izan zen eta azkenean Brendan Sexton (59:41) nagusitu zen. Elgoibartik Javi Fernandez eta Mikel Calvo izan ziren.

  • 76. Mikel Calvo (1:11:03)
  • 143. Javi Fernandez (1:14:35)

13 jun 2010

Gipuzkoako triatloia

Gaur, ekainak 13, Gipuzkoako triatloi sprina (750-22-5) jokatu da, Donostian. 311 mutil eta 46 neskak amaitu dute proba. Jon Unanue (1:00:49) eta Maider Gaztañaga (1:06:36) izan dira azkarrenak. Elgoibartik Mikel Etxabe izan da gaur.

  • 258. Mikel Etxabe (1:23:18)

Zarauzko triatloi handia





































































Atzo, ekainak 12, Zarauzko triatloi handia jokatu zen. Olinpiko bikoitza, 2,5 km igerian, 82 km bizikletan eta 20 km korrika. Giroa beti bezala aparta, eguraldiak dexente eutsi zion, eta partaide guztiak neska-mutil gogorrak.
32 emakumek eta 417 gizonezkok amaitu zuten proba, eta maila handiko lasterkariak izan ziren tartean. Eneko Llanosek ez zuen huts egin, eta igerian bosgarren postuan atera zen arren, bizikletan laster berreskuratu zuen lasterketa burua. Matias Hetchek egurra eman zuen, lehia bizia izan zen lehenengo Enekorekin eta lasterketa iraultzeko zorian ere egon zen. Azkenean, ordea, korrika makalago ibili zen. Mikel Elgezabal 20. izan zen igerian baina txirrindulari ohiak postu asko aurreratu zituen bizikletan eta bigarren ere izan zen zenbaitetan, baina azkenean 3. postuan helmugaratu zen. Clemente Alonsoren lasterketa ere bikaina izan zen, korrika batez ere, ikaragarri aritu baitzen. Azkenean, Eneko, Alonso eta Elgezabal izan ziren Zarauzko podiumean.
  1. Eneko Llanos (3:58:14)
  2. Clemente Alonso (3:58:43)
  3. Mikel Elgezabal (3:59:43)
Sailkapen osoa

Nesketan, euskal ordezkari ezagun asko izan ziren baina profesionalik ez. Ana Casares, Ainhoa Murua eta Virginia Berasategi ez ziren lasterketan izan eta oraingoan kanpotarrek oso-osorik eraman zuten lasterketa. Itsaso Leunda izan zen lehen euskalduna.
  1. Cat Morrison (4:18:25)
  2. Leanda Cave (4:19:07)
  3. Mirinda Carfrae (4:22:33)
Sailkapen osoa

Elgoibartik Ibon Gabilondo izan genuen, Urgaziko kidea. Esana zuen Ibonek aurten ez duela orain dela hiru bat urte bezain ondo prestatu Zarauzko proba baina hala ere oso ondo ibili zen Ibon: 41:53 minutuan egin zuen igeri; bizikletan 32,52 km/h-ko batez bestekoa egin zuen eta 82 kilometroak egiteko 2 ordu eta 31 minutu behar izan zituen; azkenik, korrikako saioa 1:27an egin zuen. Bikain, 90. postuan helmugaratu zen Ibon.
  • 90. Ibon Gabilondo (4:40:30)
Sufrimendu eta poz aurpegia ezkutatu ezinik helmugaratu ziren denak, eta ikusleok urtero bezala, inbidia sanoa izan genuen, nerbioak dantzan eta oilo-larrua. Zorionak denoi!

10 jun 2010

Ondarroako triatloia

Ekainaren 5ean, Ondarroako triatloi olinpikoa (1,5-40-10) jokatu zen. Mikel Elgezabal eta Ana Casares izan ziren azkarrenak eta guztira 22 neska eta 276 mutil elkartu ziren. Tartean Plaentxiko eta Urgaziko kide den Mikel Calvo izan genuen.

  • 46. Mikel Calvo (2:14:11)

Sailkapen osoa

6 jun 2010

Oñatiko herri lasterketa

Atzo, ekainak 5, Oñatiko herri lasterketa izan zen, 10 kilometrokoa. 57 lagunek hartu zuten parte eta Gontzal Sanz (31:35) eta Laila Daud (37:54) izan ziren azkarrenak. Bi elgoibartarrek hartu zuten parte lasterketan.

  • 20. Roberto Gonzalez (37:23)
  • 44. Asier Arzamendi (43:47)

Sailkapen osoa