28 mar 2010

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia

1259 lagunek amaitu zuten atzo Diego Garciaren omenezko Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia. Errekorra lortzetik gertu ibili ziren eliteko korrikalariak baina azkenean ez zuten markarik hobetu. Stephen Kibet Korgei (1.00:48) eta Hellen Kimutai (1.13:52)keniarrak izan ziren garaile. Elgoibartik ere hainbat lagun joan ziren baina sailkapenean ez dira ageri korrikalarien herriak.

Hauxe izan zen podiuma:

Neskak:
1. Hellen Kimutai (KEN) 1.13:52
2. Fatima Ayachi (MAR) 1.14:00
3. Teresa Pulido 1.15:18
4. Rosana Fernández 1.19:34
5. Ana Casares 1.20:27

Mutilak:
1. Stephen Kibet Kosgei (KEN) 1.00:48
2. Mark Kiptoo (KEN) 1.00:50
3. Kiplimo Kimutai (KEN) 1.01:26
4. Rafael Iglesias 1.03:27
5. Nacho Cáceres 1.04:20
6. Pedro Santos Olmo 1.04:21
7. Antonio Núñez 1.05:14
8. James Moiben (KEN) 1.05:50
9. David Solís 1.06:10
10. Miguel Angel Vaquero 1.06:17
11. Alvaro Jiménez 1.06:44
12. Ciro Zapico 1.06:49
13. Miguel Angel Gamonal 1.07:17
14. Asier Cuevas 1.07:26
15. Marc Roig 1.07:51


Sailkapen osoa

27 mar 2010

Durangoko duatloia

Martxoaren 27an Durangoko duatloi motza jokatu zen: 8 km korrika, 40 km bizikletan eta 4 km korrika egin zituzten korrikalariek. 263 mutil eta 20 neskak amaitu zuten proba. Inmaculada Ruiz (2:09:33) eta Jon Arocena (1:46:41) nagusitu ziren. Elgoibartik Josean Ruiz eta Mikel Calvo izan genituen. Oso ongi moldatu ziren biak!

42. Jose Antonio Ruiz (1:56:06)
136. Mikel Calvo (2:06:22)


Sailkapen osoa

21 mar 2010

Udaberriko lasterketa

Udaberriko lasterketa izan da gaur, Donostian, 10 kilometroko lasterketa polita. Euria goian-behean, baina jendea korrika egiteko gogotsu esnatu da. 1042 lagun izan gara guztira, eta 180 emakume tartean. Lau elgoibartar izan gara gaur. Ni neu sabeleko minez esnatu naiz, beherakoa, eta lehen kilometroak gustura egin ditudan arren, 7. kilometroan hasi da kalbarioa: sabeleko min itzela. 7. nindoan eta azken bi kilometroetan 4 postu galdu ditut. Hurrengoan hobeto!

Emakumeak (180 guztira)
1. Claudia Behobide (37:44)
2. Marisol Ramos (37:55)
3. Amaia Ostolaza (38:57)
11. Ainhoa Lendinez (41:20)

Gizonezkoak (862 guztira)
1. Sergio Roman (31:42)
2. Youness Aamara (32:32)
3. Mikel Albeniz (32:38)
616. Elias Fernandez (48:24)
617. Modesto Cid (48:26)
618. Mariano Lopez (48:24)











Sailkapen osoa

Barakaldoko duatloia

Barakaldoko duatloi motza (10-40-5) korritu zen atzo, martxoak 20. Guztira 6 neska eta 73 mutil izan ziren proban eta Itsaso Leunda eta Mikel Otaegi nagusitu ziren.


Sailkapen osoa

Oñatiko duatloia

Martxoaren 13an, larunbata, Euskadiko zirkuituko bigarren proba jokatu zen: Oñatiko duatloi motza. 266 gizonezkok eta 12 emakumezkok amaitu zuten proba. Giro hotza izan zuten korrikalariek eta Deskargako mendateak erabaki zuen ia-ia proba. Gizonezkoetan Patxi Vila izan zen jaun eta jabe; nesketan, berriz, Itsaso Leunda nagusitu zen. Urgaziko hiru kide izan genituen.

129. Mikel Calvo
176. Javi Fernandez
264. Iñaki Conde

Sailkapen osoa

Blog berria

Kaixo guztioi!

blogak.com zerbitzariarekin arazoak izan ditugu azken hilabetean eta ondorioz, blogger-era pasatu dugu Urgaziren bloga. Beti bezala, zuen ohar eta iritziak jasotzeko prest gaude, guztion artean kirolari buruzko informazio osotuagoa emateko.

Urgazi Triatloi Taldea

Barakaldoko duatloia

Barakaldoko duatloi luzea izan zen martxoaren 21ean: 10 kilometro korrika, 39 bizikletan eta beste 5 egin zituzten korrika. 6 neskak eta 73 mutilek amaitu zuten proba eta Mikel Otaegi (1:45:28) eta Itsaso Leunda (2:01:37) izan ziren garaile.


Sailkapen osoa

20 mar 2010

Zestoako lasterketa

Ostiralean, martxoak 19, Zestoako herri lasterketa izan zen. Mutilek 8,7 km egin zituzten; emakumeek, berriz, 5,7 km. Oso lasterketa gogorra da Zestoakoa: batetik, laburra denez korrikalariak ziztuan hasten direlako; eta bestetik, ibilbidea oso aldapatsua delako. 34 emakume eta 162 gizonezkok amaitu zuten proba, eta lau elgoibartar izan ziren tartean. Igon Mancisidor (29:44) debarrak irabazi zuen gizonezkoetan; nesketan, berriz, Iratxe Aranburu (22:28) zarauztarra nagusitu zen.


39. Jesus Arrieta (34:42)
72. Juan Jose Marinez (37:17)
123: Alberto Javier Agirrebeña (42:13)
159. Julian Garcia (1:04:18)



Sailkapen osoa