21 mar 2010

Udaberriko lasterketa

Udaberriko lasterketa izan da gaur, Donostian, 10 kilometroko lasterketa polita. Euria goian-behean, baina jendea korrika egiteko gogotsu esnatu da. 1042 lagun izan gara guztira, eta 180 emakume tartean. Lau elgoibartar izan gara gaur. Ni neu sabeleko minez esnatu naiz, beherakoa, eta lehen kilometroak gustura egin ditudan arren, 7. kilometroan hasi da kalbarioa: sabeleko min itzela. 7. nindoan eta azken bi kilometroetan 4 postu galdu ditut. Hurrengoan hobeto!

Emakumeak (180 guztira)
1. Claudia Behobide (37:44)
2. Marisol Ramos (37:55)
3. Amaia Ostolaza (38:57)
11. Ainhoa Lendinez (41:20)

Gizonezkoak (862 guztira)
1. Sergio Roman (31:42)
2. Youness Aamara (32:32)
3. Mikel Albeniz (32:38)
616. Elias Fernandez (48:24)
617. Modesto Cid (48:26)
618. Mariano Lopez (48:24)











Sailkapen osoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario