31 mar 2014

Nerea Lendinez hirugarren, Ernioko lasterketan

Martxoaren 16an jokatu zen Larraul-Ernio-Larraul mendi-lasterketa. 15,5 kilometroko proba izan zen eta bertan Josu Goñi eta Nerea Amilibia izan ziren azkarrenak. Elgoibartarrak ere izan ziren lasterketan eta Nerea Lendinezek hirugarren egin zuen. Zorionak!!!!

Sailkapena

14 mar 2014

Zuzenien bertikala

Motza, gogorra eta ederra! Horrelakoa da Zuzenien kilometro bertikala. Iragan igandean jokatu zen, Azpeititik San Inazio zaindariaren oinetara bitarteko mendi-lasterketa. Eguraldi eta giro paregabearekin, mendi-lasterkariek gogotik gozatu zuten. Didier Zago eta Vanesa Ortega izan ziren azkarrenak. Haien atzetik, bigarren postuan sartu ziren Oihana Azkorbebeitia eta Aritz Egea euskal korrikalariak. Elgoibartik bi lagun izan ziren proban, Nerea Lendinez eta Hasier Murua. Biak ala biak primeran aritu ziren. Zorionak!

Mutilak:
1. Didier Zago (28:14)
2.Aritz Egea (28:17)
3. Mikel Beunza (30:12)
73. Hasier Murua (38:44)


Neskak:
1. Vanesa Ortega (34:29)
2. Oihana Azkorbebeitia (36:09)
3. Nerea Amilibia (39:33)
8. Nerea Lendinez (44:02)

Sailkapen osoa