30 sept 2013

Canfranc Larizentzat

Atzo, irailak 29, Canfranc-eko kilometro bertikala jokatu zen: 3,8 km eta 1110 metro desnibel. 42 korrikalari lehiatu ziren eta guztien artean gure lagun Iñigo Lariz izan zen azkarrena. Helmugan gradu bakarra eta euria, haizea denetarik eduki zuten, neguaren atariko. Lariz kilometro bertikalen denboraldian buru-belarri sartuta dago. Hurrengo hitzordua Anbotoko kilometro bertikalean izango du, urriaren 12an. Zorionak Iñi eta zorte on!



Sorginen lasterketa




Larunbatean, irailak 28, Sorginen lasterketa jokatu zen Atxondon (Bizkaia). 27,5 kilometro eta 1300 metro desnibel Anbotoko mendigune zoragarrian. Bi elgoibartar joan ginen. Ioritzek oso denbora ona egin zuen. Nik, berriz, lasterketa amaitzea neukan helburu eta oraindik sinetsi ezinik nago zenbat gozatu nuen: zalantzarik gabe, orain arte egin dudan lasterketa politena izan da.

Imanol Goñi eta Silvia Trigueros izan ziren azkarrenak. Triguerosek gainera, 5. egin berri du UTMBn (Mont Blanc-eko ultra-traila). Albiste txar bat ere izan zen, ordea, 50 urteko korrikalari bat hil baitzen, bihotzekoak jota. Mendi goietan bego.

Mutilak:
1. Imanol Goñi (2:10:32)
2. Oier Ariznabarreta (2:10:32)
3. Ekaitz Kortazar (2:12:33)
16. Ioritz Konde (2:23:48)

Neskak:
1. Silvia Trigueros (2:40:21)
2. Ainhoa Lendinez (2:50:33)
3. Zutoia Odriozola (3:08:55)


Sailkapen osoa

23 sept 2013

Endoixako I. mendi-lasterketa

Atzo, irailak 22, Endoixako I. mendi-lasterketa jokatu zen. 8,6 kilometroko ibilbide zoragarria eta giro aparta!

1. Aitor Osa (40:06)
2. Igon Mancisidor (42:07)
3. Mikel Iruretagoiena (43:54)
67. Sergio Agirregomezkorta (1:00:21)

1. Uxoa Irigoien (52:55)
2. Ainhoa Lendinez (56:36)
3. Alazne Irureta (57:38)
5. Nerea Lendinez (1:00:21)








Sailkapen osoa

Beriaingo kilometro bertikala

Atzo, irailak 22, Beriaingo kilometro bertikala jokatu zen. Ionut Zinca eta Leire Agirrezabala izan ziren nagusi. Haien atzetik, Iñigo Lariz eta Maite Maiora sailkatu ziren.

Gizonezkoak:
1. Ionut Zinca (42:42)
2. Iñigo Lariz (43:28)
30. Iñigo Ortuoste (51:51)
63. Hasier Murua (54:43)
105. Iosu Juaristi (1:00:32)





Emakumezkoak:
1. Leire Agirrezabala (49:47)
2. Maite Maiora (50:30)
3. Leire Fernandez (51:36)

Sailkapen osoa

Mutrikuko triatloi herrikoia

Larunbatean, irailak 21, Mutrikuko triatloi herrikoia (370-10-2.5) jokatu zen. Asier Astigarraga eta Ainhoa Larrañaga izan ziren garaileak.

Elgoibartik ere hainbat lagun joan ziren (sailkapena aurki).

10 sept 2013

Zumaiko triatloiak

Larunbatean, irailak 7, Zumaiko triatloi herrikoia eta sprinta jokatu ziren. Hainbat elgoibartar izan ginen bertan:


Herrikoia: 300-10-2,5
43. Julen Hernandez
Sailkapen osoa

Sprinta: 750-20-5

Neskak:
10. Ainhoa Lendinez (1:13:22)

Mutilak:
55. Javi Fernandez (1:04:38)
138. Egoitz Mendikute (1:11:19)
173. Jose Ramon Cabello (1:15:02)
180. Iker Panizo (1:16:22)
206. Israel Soto (1:19:55)

Sailkapen osoa