18 feb 2013

Antxon Bandres memoriala

Asteburuan Antxon Bandres memoriala izan da, Euskal Herriko mendi-eski txapelketa Izaban. Iñigo Lariz elgoibartarra izan da euskaldunik onena bi egunetan. Larunbateko saioan bigarren egin zuen sailkapen nagusian; igandean, berriz, bera garaile, Wilfrid Jumereri azken metroetan aurrea hartuta. Beste hainbat elgoibartarrek ere hartu dute parte. Sailkapena:

Asolaze-Txamantxoia-Asolaze:

Gizonezkoak: 
1. Wilfrid Jumere (1:37:00)
2. Iñigo Lariz (1:40:48)
3. Javier Tirapu (1:42:40)
9. Arkaitz Irureta (1:52:06)
24. Iker Leonardo (2:05:28)
56. Aitor Azkue (2:18:32)
64. Eñaut Izagirre (2:29:30)

Emakumezkoak:
1. Izaskun Zubizarreta (1:57:00)
2. Laura Sola (2:01:23)
3. Nahia Quincoces (2:08:52)


Krono-igoera:

Gizonezkoak:
1. Iñigo Lariz (38:24)
2. Wilfrid Jumere (38:24) 
3. Pierre Mouluquet (39:21)
12. Arkaitz Irureta (44:15)
50. Aitor Azkue (50:02)
52. Iker Leonardo (50:50)
59. Eñaut Izagirre (52:01)

Emakumezkoak:
1. Laura Sola (45:40)
2. Izaskun Zubizarreta (47:28)
3. Maite Maiora (48:41)









Antzuolako 8 miliak

Atzo, otsailak 17 Antzuolako 8 milien mendi-lasterketa izan zen. Iker Oliveri eta Elena Calvillo izan ziren azkarrenak. Elgoibartar batzuk ere izan ziren proban.



  • 66. Iñigo Ortuoste
  • 72. Aritz Olaso
  • 155. Jesus Beristain
Sailkapen osoa 

17 feb 2013

Zumaiako 10 km

Atzo, otsailak 16, Zumaiako herri lasterketa jokatu zen. Gure inguruan urteko lehenen lasterketa herrikoia askorentzat. Lehen aldiz zumaiar batek irabazi zuen lasterketa, Jokin Redondok (33:46). Elgoibartik hainbat lagunek hartu zuten parte.

Elgoibartarrak:


  • 13. Jose Antonio Ruiz (35:54)
  • 18. Imanol Santos (36:14)
  • 146. Mikel Kortabitarte (43:26)
  • 165. Miguel Angel Montes (44:03)
  • 176. Iker Amutxastegi (44:17)
  • 192. Lander Azpiazu (44:51)
  • 251. Pilar Arriola (47:21)
  • 268. Agurtzane Arriola (49:12)
  • 308. Aitor Eizagirre (51:53)
  • 318. Andrea Arriola (53:00)
  • 344. Eider Iriondo (57:09)
 Sailkapen osoa







3 feb 2013

Open Altitoy Ternua

 
 


Mendi-eskiatzaile asko zain zeuden. Iritsi da eguna. Eta amaitu ere bai. Open Altitoy Ternua izan da asteburuan, Luz Ardiden herri inguruko mendietan. Mendi-eski lasterketa ezagunenetakoa da Pirinioetan, maila handiko proba delako eta aldi berean herrikoia ere bai. Aurten are indartsuago iritsi da proba, Grand Course nazioarteko zirkuituan sartu baita. Ertz ikusgarriak, jaitsiera aldapatsuak, mendi elurtu zoragarriak eta batez ere ikuskizuna.

Bi eguneko saioa honela banatu da (eguraldia dela eta, ibilbideak laburtu egin behar izan dituzte):

 

220 bikotek amaitu dute proba osoa, eta tartean izen handi asko. Killian Jornet zen arretagune nagusia baina azkenean ez du parte hartzerik izan. Hala ere, izen handiko korrikalariak eta maila handiko mendi-eskia izan dira nagusi bi egunez. Euskaldunak ere bikain aritu dira: partaide asko eta sailkapen buruan ere bai batzuk. Elgoibartik hainbat lagun joan dira eta Iñigo Larizek bi helburu bete ditu: lehen 20en artean sailkatzea eta helmugan lehen bikote-euskaldun izatea. Zorionak Iñi, eta zorionak gainerako guztiei!




Elgoibarko zenbait korrikalarien iritzia:

Iñigo Lariz:

Mikel eta bixok iazko arantza ateratzeko asmoz jun ginan Altitoyra. Aurreko astietan elkarrekin ibili gera entrenatzen Candanchu-Astun aldian eta Panticosako kronuan ere. Bixok sasoi puntu onian geundela ikusten genduan. Altitoy berezixa da guretzat, euskal girua nabarmena da eta gainera aurten munduko eskiatzaile onenak bertan izan dia. Izugarrizko gozamena izen da heurekin batera ibilbide ikusgarrixetan aritzia eta nabarmen geratu da bixen arteko maila ezberdintasuna zein izen dan.

Errendimendu aldetik oso-oso pozik gelditu gera Mikel da bixok. Larunbatian irteerako zoramena pasauta gure erritmua hartu eta nahiko aurrian kokatu ginan lehen igoeran bukaerarako. Bajatzen denbora pixkat galdu arren goruntz denbora kentzen genien aurretik genduzen taldieri eta hola jun ginan azken igoerararte. Hemen nik pajaratxo bat euki naban eta horrek jeitsieran denbora pixkat galtzia ekarri zigun, nahiz eta postu bakar bat galdu genduan. Iganderako indarrak errekuperauta eta animoz topera urten ginan. Luzetik bertatik korrika atera ginan beste behin. Bixok korrikalarixak izanda, mesede egiten digu horrelako irteera batek eta lehen igoeran bukaerara top 10ean iritsi ginan. Jeitsieran berriz ere denbora pixkat galdu eta azken igoerari ekin genion. Dana ematera urten eta pare bat talde aurreratu genduzen. Aldaketa eta behera. Azkenian 15. postuan iritsi ginan helmugara orain arteko lasterketa onena eginda.

Asteburuko balorazioa, orokorrian oso positibua izen da. Ibilbide bikainak izan ditugu eta asko gozatu ahal izan degu lasterketaz eta elkarbizitzaz.

A ibilbidea:
1. BON MARDION, WILLIAM-MATHÉO, JACQUEMOUD
2. LENZI, DAMIANO-EYDALLIN, MATTEO
3. GALIZZI, DAVIDE-BECCARI, FILIPPO
16. NAVARRO ARANZADI, MIKEL-LARIZ, IÑIGO
28. IRURETA, ARKAITZ-DOMINGUEZ, JAVI
90. ELUSTONDO, JOSEBA-LEONARDO AZKUE, IKER 

B ibilbidea:
1. PICÓN BRAVO, MANUEL-ALCALDE SÁNCHEZ, ANTONIO
2. ARTÍS CAPARRÓS, SERGI-SARRÀ FERRER, ANDREU
3. MTEZ DE ALBORNOZ, INHIGO-GARCIE, FLORENT
42. ADURIZ GARCIA, ENEKO-AZKUE GARCIA, AITOR 
47. SAN MARTIN PALACIOS, MANEX-ARMENDIA, MIKEL
94. ZURIKARAI MARCILLA, JOSE JABIER-BASKARAN OÑEDERRA, EKAITZ 
97. IDIAKEZ LOPEZ DE LARRAINZAR, JOSU-ZABALA GARITAGOITIA, ANDER

IÑAKI LASKURAINek ere bikotekiderik gabe baina osorik amaitu du lasterketa.

Nesketan ere aurreikuspenak betez, sorpresarik ez. Mireia Miro eta Laetitia Roux izan ziren haseiratik jaun eta jabe. Euskaldunetan, berriz, Izaskun Zubizarreta izan zen lehenengoa eta Amets Maiztegik eta Nahia Quincoces-ek ere lan bikaina egin zuten.

1. MIREIA MIRO-LAETITIA ROUX






Arkaitz Irureta (Piru):
Nik aurten estreinakoz Gasteizko "galguakin" parte hartu dot. Lankidiak izatiak gertutasun bat ematen digun bezela, azken urteetan eskiatzera ere dexente jun gera batera, eta elkar ezagutze horrek ere taldelanerako abantailak besterik ez dauzka. Azken asteetan ere pare bat lasterketa luzetan parte hartu dogu eta antzeko xamar ibili geranez, indartsu eta gogotsu gentozen bikote bezela eta konfiantzakin lasterketa luzeetarako.
Neri lasterketa luziak hobeto juten jataz, eta Ultrajaviri zer esanik ez, beraz, bi egunetan 4500m metatzia abantaila bezela hartzen genduan. Halere, eguraldixagatik etapak mozteko bildurrez jun ginan Luzera.
Egualdixa batere ona izan ez zan arren, zapatuko etapa nahiko luze mantentzeko sekulako esfortzua egin zaben antolakuntzatik; esperotako 2500mtik 2000mko desnibel positibua egin ahal izan zan azkenian.
Guri dagokigunez, irteerak ez dira gure fuertia, eta mantxo xamar hasi ginan. Halere, atasko batian Larizekin topo egin genduan, izan ere, irteera ez zauan oso ondo antolatuta eta parte-hartzaile batzuek ez dira kontziente ze kalte egiten daben euren maila ez dan leku batian jartzen diranian, eta beraiek aurreratzeko nolako esfortzua egin bihar izaten daben puntan ibiltzen diranek.
Edozein kasutan, lasterketak jartzen dau bakoitza bere lekuan, eta halaxe geu ere. Lehenengo jeitsiera hasterako euskaldunen artian 4.postuan ginan arren leiha gogorra zauan, bai gure aurretik eta bai gure ostian ere. bigarren igoera 6.postuan hasi ginan arren, berriz ere 4.postua berreskuratu genduan eta horri eutsi bukaera arte.
Ondo konpenetratuta katalanez esaten dan a mas a mas jun ginan hortik, azken igoera bertigozko abiaduran egin gendualarik. Ibilbidia basotik zanez, ez geneukan erreferentziarik helmugara iritsi arte. 3 ordu justu egin genituen guk eta han konfirmatu genduan sekulako karreroia egin genduala, Lariz eta urrutitxo zeuden, 12 minutu aurretik, 2.ak 5minutu aurretik, eta hirugarrenak 1:20ra besterik ez, bertan. Atzetik berriz, hurrenguak 7 minututara zeuden. Oso posizio onian gaozen domekarako, presiorik gabe eta podiumetik gertu, baina podiumeko hiru talde hauek oso eskiatzaile ona dira, gu poztu eta puztu ginan arren.
Domekan eguraldi aparta espero zan arren, elur jausi berrixagatik ez zauan klaru ze ibilbide egin ahako zan, baldintza onak baziran 2000m izango ziran, eta ez baziran hain onak 1700m inguru. Nik nahixo naban luzia, baina irteeran jakin genduan 1700mkua izango zala.
Lehenengo igoera bukaezina egin jatan, ittota, buelta ezin emanda jun nintzan igoerak irauten zaban 1200m luzetan, eta Javi ahal zaban guztixetan neri bastoiakin bultzaka, hura kalbarixua bixontzat. Gora halere, denbora asko galdube iritsi ginan, izan ere, ni moduan zijuala zirudien bezperan 2.postuan egin zabenetako batek
Jeitsieran, baina, Candanchuko eskiatzaile trebiak atzetik hain gertu zetozenik ohartu gabe geunden, eta beheraka pasatu gintuzten erraz, eta hurrengo igoera gure aurretik atera ziran.
Dana eman biharra zauan 500mtako azkenengo igoeran, ahalik eta alde handixena ateratzeko, ze jeitsieran ez daukagu ezer egiterik hauen kontra.
Horrela, azken txanpa honetan hobeto sentitu nintzan, eta burua altsa ere egin gabe, sekulako igoera egin genduan bixok, baina goixan 20segundu exkaxeko abantaila, gutxi zan beheraka hauen ritmua aguantatu ahal izateko.
azkenian lasterketan 5. egin arren, bezperako abantailagatik euskaldunen arteko txokolatezko dominari eutsi ahal izan ginon. Helmugan, berotu gabe atera izanagatik nere buruakin pixka bat amorratu nintzan arren, leiha oso politxa euki dogu astebukaera osuan eta errendimendua oso ona izan dalakuan nago, eta konfidantza handixa hartu dot, batez ere lasterketa luzetarako.
Horregatik, egiten doten balantzia oso oso positibua da.




Gure protagonista batzuek Euskadi Irratian zuzenean hitz egin dute (argazkian: Joseba Elustondo):



Joseba Elustondo:
Iragarpenek bete-betean asmatu zuten; behe-lainoa, elurra hankapean eta haizea, haize
gogorra. Horrela esnatu zen larunbata Luz Saint Sauver inguruetan. Mendia horrelakoa da batzutan, aurretik planifikatutako guztiari eguraldiak lagundu behar dio. Larunbatean ez zen hala izan eta hasieran aurreikusitako ibilbidea bertan behera gelditu zen. Halere, ibilbide aldaketak tarteko, 8etan genuen hitzordua Turismo Bulego ondoan.
Eskiak bizkarrean zintzilika, makilak eskuan hartuta,….makina bat jende autobusaren zain. Neguko lagunak agurtu, berriak entzun, pikeak eguneratu…dena urduritasun puntu batean. 10 minutu autobusean egin eta heldu giñen irteera puntura. 1900 metro desnibel, 3 igoera eta beste horrenbeste jeitsiera, hori zen eguneko menua.
Igoerak ondo bazeuden ere, jeitsierak izan ziren gogorrenak larunbatean. Gu pasatzerako elurra oso egoera txarrean zegoen. Goruntz zure erritmoan zoaz, azkar edo poliki. Baina jeisten, azkar edo poliki joan, hankak asko kargatzen dira. Honela pasatu nituen jeitsiera guztiak, aldaketak eta ondorengo igoerak noiz iritsiko zain. 4 ordu inguruko denborarekin iritsi ginen helmugara. Nekatuta, hankak gogortuta, hezurretaraino hoztuta…baina halere pozak zoratzen.

 Igandekoa beste gauza bat izan zen. Hotza egin arren, eguraldi bikaina; zerua urdin eta mendia txuri. 1700 metro desnibel zituen ibilbidea genuen aurretik, oraingoan Luz bertako plaza batetik ateratzen ginen korrika. 200/300 metro desnibel egin eta eskiak jantzi, pista zabal batean barrena Bergons-eko etxola hartu eta hortik Bergons gaineko ertzera. Ibilbidea zoragarria zen eta egoera honetan zer esanik ez, trazak jendez beteta, Luzeko herria hankapean eta helikopteroa inguruan bueltaka.
3 ordu inguru behar izan genituen ibilbidearen 1700 metroak egiteko. Larunbatean moduan, igandean ere oso pozik. Helmugara sartzeak, zure jendea hor dagoela ikusteak, speaker-aren oihuak… ibilbideko sufrimendu guztia poz bihurtzen da minutu eskas batean. Hau izan da 2013ko Altitoy. Agian ibilbideak etab. ez dira bete. Expektatibak ordea, gureak ase ditu.














Open Altitoy Ternua