19 jul 2010

Barakaldoko triatloia

Atzo, uztailak 19, Barakaldoko triatloia izan zen, sprint luzerakoa: 750-22-5. Guztira 97 gizonek eta 9 emakumek amaitu zuten proba. Denboraldiko proba gehienak joan diren arren, maila oneko lasterkariak izan ziren Barakaldon, eta Maider Gaztañaga (1:08:37) eta Aaron Royle (57:43) izan ziren nagusi. Tartean izan zen Jon Agirrebeña elgoibartarra, 33. postuan helmugaratu zen.

  • 33. Jon Agirrebeña (1:08:07).




Mutilen sailkapen osoa

Nesken sailkapen osoa

Getaria-Zarautz igeriketa zeharkaldia


8 jul 2010

Zuzenien mendi-lasterketa

113 gizonek eta 9 emakumek amaitu zuten igandean, uztailak 3, II. Zuzenien mendi-lasterketa, Azkoititik Xoxoterakoa. Proba zinez gogorra, Iñigo Larizek berak aurrez esan zuenez, Kilometro Bertikalen zirkuituko gogorrena. 3,2 kilometroan 804 metroko desnibela gainditu behar izan zuten korrikalariek. Aitor Osa (26:58) txirrindulari ohia izan zen guztietan azkarrena eta Elgoibartik 5 lagun izan ziren proban:

  • 11. Haritz Arrieta (32:36)
  • 13. Iñigo Lariz (33:14)
  • 86. Asier Arrieta (41:12)
  • 95. Arkaitz Irureta (43:21)
  • 102. Javi Fernandez (45:03)
Mendarotik Maite Maiora (38:58) izan zen lasterketan eta emakumezkoetan hirugarren postua eskuratu zuen Nerea Amilibiaren (35:26) eta Elena Calvilloren atzetik. Zorionak, Maite!


Sailkapen osoa