30 sept 2013

Canfranc Larizentzat

Atzo, irailak 29, Canfranc-eko kilometro bertikala jokatu zen: 3,8 km eta 1110 metro desnibel. 42 korrikalari lehiatu ziren eta guztien artean gure lagun Iñigo Lariz izan zen azkarrena. Helmugan gradu bakarra eta euria, haizea denetarik eduki zuten, neguaren atariko. Lariz kilometro bertikalen denboraldian buru-belarri sartuta dago. Hurrengo hitzordua Anbotoko kilometro bertikalean izango du, urriaren 12an. Zorionak Iñi eta zorte on!



No hay comentarios:

Publicar un comentario