Zuzenien bertikala
Motza, gogorra
eta ederra! Horrelakoa da Zuzenien kilometro bertikala. Iragan igandean
jokatu zen, Azpeititik San Inazio zaindariaren oinetara bitarteko
mendi-lasterketa. Eguraldi eta giro paregabearekin, mendi-lasterkariek
gogotik gozatu zuten. Didier Zago eta Vanesa Ortega izan ziren azkarrenak.
Haien atzetik, bigarren postuan sartu ziren Oihana Azkorbebeitia eta
Aritz Egea euskal korrikalariak. Elgoibartik bi lagun izan ziren proban,
Nerea Lendinez eta Hasier Murua. Biak ala biak primeran aritu ziren.
Zorionak!
Mutilak:
1. Didier Zago (28:14)
2.Aritz Egea (28:17)
3. Mikel Beunza (30:12)
73. Hasier Murua (38:44)
Neskak:
1. Vanesa Ortega (34:29)
2. Oihana Azkorbebeitia (36:09)
3. Nerea Amilibia (39:33)
8. Nerea Lendinez (44:02)
Sailkapen osoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario