23 abr 2012

Arrigorriagako duatloia

Larunbatean, apirilak 21, Arrigorriagako duatloia jokatu zen. Zirkuituko duatloi luze eta gogorrenetakoa da (12 km-75 km-12 km) eta maila handiko kirolariek hartu zuten parte proban. Alex Agirretxe izan zen azkarrena mutiletan, eta nesketan, berriz, Maider Gaztañagak 25 minututik gorako aldea atera zion bigarren sailkatuari. Elgoibartik Martin Dominguez joan zen, eta Iñigo Lazkano mendaroarrak 7. postuan amaitu zuen. Zorionak!

  • 1. Alex Agirretxe (3:36:43)
  • 2. Iñaki Gabarain (3:39:07)
  • 3. Julen Larrucea (3:39:37)
  • 7. Iñigo Lazkano (3:45:40)
  • 66. Martin Dominguez (4:10:47)

No hay comentarios:

Publicar un comentario