Atzo, ekainak 19, Txindokiko kilometro bertikala jokatu zen. 138 lagunek amaitu zuten 3,9 kilometroko proba gogor hau, tartean 11 neskak. Walter Becerra (35:02) eta Ana Conde (40:44) izan ziren azkarrenak. Elgoibartik Iñigo Lariz izan genuen eta oso postu onean amaitu zuen proba, 8. helmugaratuta. Nesketan, Maite Maiora mendaroarrak 3. postuan amaitu zuen proba. Maila handiko lasterkariak izan dira aurten ere Txindokiko kilometro bertikalean eta lehen postuetan batez ere, kirolari handiak izan dira.
Mutilak:
Mutilak:
- 1. Walter Becerra (35:02)
- 2. Xabier Lekue (35:58)
- 3. Josu Arregi (36:17)
- 4. Ion Iturbe (36:25)
- 5. Zuhaitz Ezpeleta (36:27)
- 8. Iñigo Lariz (37:03)
Neskak:
- 1. Ana Conde (40:44)
- 2. Izaskun Zubizarreta (41:47)
- 3. Maite Maiora (44:02)
No hay comentarios:
Publicar un comentario