Igandean, ekainak 26, Onditzen omenezko triatloia jokatu zen Donostian. Distantzia olinpikoan, 1,5 km igerian, 40 km bizikletan eta azkenik 10 km egin zituzten korrika parte-hartzaileek. 486 mutilek eta 40 neskak amaitu zuten proba eta tartean bi elgoibartar izan ziren. Borja Uriarte eta Iñaki Konde. Hain zuzen ere, Ibon Gabilondok proposatuta, Urgazitik omenaldi txikitxoa egin nahi diogu hemen Iñaki Konderi hemen. Urteak daramatza triatloian, eta urteek aurrera egin arren, lanean jarraitzen du fin-fin.
XXVI. Onditz memorialak, Elgoibarko triatleta zailduena izan zuen bere partaideen artean, V3Mko mailan, hau da, 60 urtetik gorako tartean. 3 izan ziren parte hartu zuten gizonak, eta horietako bat Iñaki Konde elgoibartarra izan zen. 60 urte betetzen dituen urtean, Iñakik bere erronka bete zuen eta urteko egun sargorienean, Euskal Herrian egiten den tradizio handieneko triatloi olinpikoa bukatu zuen. Gutxi izango dira Euskal Herrian horrelako esperientzia batzen duten triatletak: Embrun`98, Fredericia 2001, El Chorro 2004, Sudafrica 2006, Zarautz, Donostia ... amaigabeak dira urte hauetan guztietan Iñakik osatutako triatloiak, eta oraindik hor jarraitzen du, bere buruari erronkak jartzen. Bejondeizula Iñaki!
Mutilak (486 guztira):

- 1. Francesc Godoy (2:06:40)
- 2. Joshua Maeder (2:07:35)
- 3. Ryan Bailie (2:10:47)
- 357. Borja Uriarte (3:00:26)
- 373. Iñaki Konde (3:03:00)
- Sailkapen osoa
Neskak (40 guztira):
- 1. Natalie Van Coevorden (2:23:46)
- 2. Natalia Raña (2:26:48)
- 3. Maider Gaztañaga (2:30:57)
- Sailkapen osoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario