5 jul 2011

Debako triatloi olinpikoa







































Lasterketa amaierako bideoa hemen ikusi dezakezu.

Larunbatean, uztailak 2, Debako triatloi olinpikoa jokatu zen. Debako triatloi taldeak hirugarrenez antolatu du triatloia baina aurten, lehenengoz distantzia olinpikoan. Euskadiko zirkuituko hirugarren proba olinpikoa izan zen gainera.

Ibilbidea bereziki gogorra izan zen Deban. Lehenik eta behin, 1,5 km igerian, Debako hondartzan. Ondoren, 38 km bizikletan, tartean Kalbario eta Itziar gainak igarota. Beroak eta ibilbide aldapatsuak bereziki gogorra egin zuten bizikletako zatia. Baina sorpresa korrikako tartean iritsi zen korrikalari gehienentzat. 10,5 km gorabeheratsu, tartean eskailerak lau bat aldiz jaitsi behar, eta malda amaigabeetan korrikalari asko oinez ere ikusi genituen.

Lasterketa amaitu ostean, partaide gehienen iritzia berdina: polita baina oso gogorra. Partaideen artean maila handiko jendea izan zen: Etor Mendia, Igon Mancisidor, Gorka Mujika, Iñaki Gabarain...Nesketan ere, Gurutze Fradesek aise irabazi zuen, beste lasterketa batean zegoela zirudien.

Elgoibartik 6 lagun izan ginen; Ibon Gabilondo, Javi Fernandez, Gaizka Azkarate, Ibon Serrano eta Ainhoa Lendinez. Mendarotik, berriz, Iñigo Lazkano.


Partaideen iritziak:

Iñigo Lazkano:

Nere triatloiko debuta izan zan eta guztiz enamorauta geatu nintzan!!! Nahiz eta itxasoko ura oso gazixa dauan....akaso horregatik ertengo nintzan txispa horrekin uretatik, xalao-xalao jun bainitzan metara arte. Errepikatzeko gouakin geatu nintzan baina hurrengo urtian. Oin deskantzatzia tokatzen da...

Ibon Gabilondo:

Igerian gustora aritu nintzen aurten lehen aldiz, itxasoa bare zegoen eta nahiago izaten dut, baina bizikletan ez nuen egunik onena izan zirkuito gogor horretan. hau dala eta taldea galdu nuen eta nahiko postu galdu nituen bizikletako tartean. Ondoren korrika egiteko nahiko bero zegoen eta zirkuitoa oso aldapatsua zen, eustearekin konformatu behar izan nintzan. Orokorrean oso ondo antolatutako triatloia prestatu zuten Deba-itziar Extreme taldekoek, eta zirkuitoari buruz, oso gogorra iruditu zitzaidan, baina bizikletan eta bai korrika ea urteekin handitzen joaten den triatloi eder hau.

Javi Fernandez:

Zarautzeko triatloi eginda, hau zan niretzat denboraldiko bigarren eta azkeneko proba. Lasai-lasai jun nitzan, aurten asko entrenatu dut eta distantzia hori "erreza" izan behar zan baina azkeneko tartian… luzeago egin zitzaidan. Igerian ondo moldatu nintzen, nire lekua eta erritmua hartu ondoren errez allegatu nitzan hondartzara, gero bizikletan, beti bezala, postu batzuk galdu nituen. Bizikletako buelta hori oso gogorra zan, baina nahiko fresko iritsi nitzan boxeetara, eta han hasi zan nire "kalbarioa"! Korrikako tartea oso gogorra zan eta gainera bero askorekin, momentu batzuetan uste nuen mendiko duatloi batian negoela… Zorionez poztu batzuk errekuperatu nituen eta pixkanaka-pixkanaka iritsi nitzan metara.

Lasterketa oso ondo antolatuta zegoen, ea hurrengo urtian gende gehiago animatzen dan. Zirkuitua oso gogorra da eta nire ustez agian korrikako tartea aldatu egin beharko lukete, eta lauagoa jarri. Hamendik eskerrak eman nahi dizkiet animatzera joan zen jendeari, familiari, lagunei… sois los que nos llevais a meta cuando ya no quedan fuerzas, benetan eskerrik asko!


Ainhoa Lendinez:

Oraindik pilatutako sentsazioak ordenatzen ari naiz. Igeri egiteak ematen zidan beldur gehien, eta egia esan, itsasoa bare zegoen eta nahiko gustura aritu nintzen. Dena den, eta lasterketa bizikleta-zaleentzat aproposa izan arren, nik behintzat hortzak estutu behar izan nituen uretan galdutako minutu luzeak pedalei eraginez berreskuratzeko. Ibilbidea ezaguna zen, baina neskak bakarrik joan ginen eta ez zen samurra izan. Hirugarren sartu nintzen boxeetan baina gero ordaindu nuen egindako esfortsua. Ibilbidea oso gogorra izan zen korrika, aldapak, eskailerak, beroa...eta gainera, galtzerdirik jantzi ez nuelako oinetan min! Dena den, jendearen animoek helmugara inoiz baino zoriontsuago sartzen lagundu zidaten. Taldekoei ere eskerrik asko. Lehen triatloi olinpikoa izan da neretzat, oraindik sinetsi ezinik nago amaitu dudalako. Amets bat bete det, eskerrik asko!



Neskak (14 guztira):

  • 1. Gurutze Frades (2:28:26)
  • 2. Maider Vallina (2:37:15)
  • 3. Goizalde Onaindia (2:37:31)
  • 4. Ainhoa Lendinez (2:38:46)
  • Sailkapen osoa

Mutilak (186 guztira):

  • 1. Iñigo Eizagirre (2:08:31)
  • 2. Gorka Bizkarra (2:09:06)
  • 3. Ander Aguirre (2:09:57)
  • 13. Iñigo Lazkano (2:14:28)
  • 22. Ibon Gabilondo (2:16:59)
  • 67. Javi Fernandez (2:29:02)
  • 92. Gaizka Azkarate (2:36:34)
  • 115. Ibon Serrano (2:39:29)
  • Sailkapen osoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario