Arkaitz Iruretaren bloga: Ikusi mendizaleak
Informazioaz gain, probetako argazkiak eta bideoak ere jarri ditu Piruk: Triatloiko bideoa
Igandean, uztailak 17, Ondarroako igeriketa zeharkaldia jokatu zen. Udan oso ohikoak dira honelako probak, batez ere, Getaria-Zarautz eta Donostiako hondartzetako zeharkaldi mitikoak prestatzeko.
Lasterketa amaierako bideoa hemen ikusi dezakezu.
Ibilbidea bereziki gogorra izan zen Deban. Lehenik eta behin, 1,5 km igerian, Debako hondartzan. Ondoren, 38 km bizikletan, tartean Kalbario eta Itziar gainak igarota. Beroak eta ibilbide aldapatsuak bereziki gogorra egin zuten bizikletako zatia. Baina sorpresa korrikako tartean iritsi zen korrikalari gehienentzat. 10,5 km gorabeheratsu, tartean eskailerak lau bat aldiz jaitsi behar, eta malda amaigabeetan korrikalari asko oinez ere ikusi genituen.
Lasterketa amaitu ostean, partaide gehienen iritzia berdina: polita baina oso gogorra. Partaideen artean maila handiko jendea izan zen: Etor Mendia, Igon Mancisidor, Gorka Mujika, Iñaki Gabarain...Nesketan ere, Gurutze Fradesek aise irabazi zuen, beste lasterketa batean zegoela zirudien.
Elgoibartik 6 lagun izan ginen; Ibon Gabilondo, Javi Fernandez, Gaizka Azkarate, Ibon Serrano eta Ainhoa Lendinez. Mendarotik, berriz, Iñigo Lazkano.
Partaideen iritziak:
Iñigo Lazkano:
Ibon Gabilondo:
Zarautzeko triatloi eginda, hau zan niretzat denboraldiko bigarren eta azkeneko proba. Lasai-lasai jun nitzan, aurten asko entrenatu dut eta distantzia hori "erreza" izan behar zan baina azkeneko tartian… luzeago egin zitzaidan. Igerian ondo moldatu nintzen, nire lekua eta erritmua hartu ondoren errez allegatu nitzan hondartzara, gero bizikletan, beti bezala, postu batzuk galdu nituen. Bizikletako buelta hori oso gogorra zan, baina nahiko fresko iritsi nitzan boxeetara, eta han hasi zan nire "kalbarioa"! Korrikako tartea oso gogorra zan eta gainera bero askorekin, momentu batzuetan uste nuen mendiko duatloi batian negoela… Zorionez poztu batzuk errekuperatu nituen eta pixkanaka-pixkanaka iritsi nitzan metara.
Lasterketa oso ondo antolatuta zegoen, ea hurrengo urtian gende gehiago animatzen dan. Zirkuitua oso gogorra da eta nire ustez agian korrikako tartea aldatu egin beharko lukete, eta lauagoa jarri. Hamendik eskerrak eman nahi dizkiet animatzera joan zen jendeari, familiari, lagunei… sois los que nos llevais a meta cuando ya no quedan fuerzas, benetan eskerrik asko!
Mutilak (186 guztira):

