30 may 2011

Zegama-Aizkorri, zoragarria



Atzo, maiatzak 29, Zegama-Aizkorriko maratoia izan zen, Munduko kopako bigarren proba puntuagarria. 42,195 kilometro, eta 5000 metrotik gorako desnibel metatua. Urte batetik bestera eguraldia nola aldatzen den gainera. Atzo sargori, lehengo urtean elurra!

Killian Jornet katalanak ez zuen huts egin, eta berriz ere garaipena eraman zuen. Nesketan, berriz, Oihana Cortazar elgetarra izan zen azkarrena. Aitor Osa txirrindulari ohia ere faboritoen artean zegoen baina aurten podiumetik kanpo gelditu da.

Elgoibartar eta mendaroarrak bikain aritu ziren. Gotzon Zulaikak bertan behera utzi zuen lasterketa baina datorren urtean seguru amaituko duela. Maite Maiorak estreinakoz hartu zuen parte proba gogor honetan eta lan bikaina egin zuen. Larunbat goizean irratian Killian Jornetek berak esan zuen, Aizkorriko maratoia berezia dela, eta ez ibilbidea paraje zoragarrian dagoelako bakarrik. Batez ere, jendearen berotasuna aipatu zuen. Aizkorriko maratoia berezia da, alde guztietatik. Zorionak guztioi!

Emakumezkoak (34 guztira):
  • 1. Oihana Kortazar (4:42:48)
  • 2. Emanuela Brizio (4:43:27)
  • 3. Gobert Maud (5:06:52)
  • 8. Maite Maiora (5:17:33)
Gizonezkoak (381 guztira):

  • 1. Kilian Jornet (3:57:39)
  • 2. Tom Owens (3:58:12)
  • 3 Miguel Angel Heras (4:02:51)
  • 91. Manolo Ramos (5:05:43)
  • 114. Ander Barrenetxea (5:12:42)
  • 124. Jon Revert (5:17:33)
  • 138. Xabier Bergaretxe (5:24:27)
  • 144. David Conde (5:27:22)
  • 297. Asier Arrieta (6:38:18)

No hay comentarios:

Publicar un comentario