Atzo, maiatzak 8, Eibarko duatloia izan zen. Larunbatean triatloi denboraldia hasi zenez, ez ginen jende asko bildu Eibarren, baina azkenean maila handiko korrikalariak bai. 11 neska eta 68 mutilek osatu genuen ibilbidea: 5 km korrika, Amañako aldapa tartean zela; 25 km bizikletan, Eibartik Osintxuraino, Eibarko eta Plaentxiko saihesbideetako aldapa gogorrak lau aldiz gaindituta; eta beste 2,5 km korrika amaitzeko. Urizar anaiak estu hartu zituen Iñigo Lazkano mendaroarrak eta azkenean podiumean sartu zen. Nesketan, berriz, Radka Vodikovak ez zuen inolako zailtasunik izan irabazteko, eta ni, Ainhoa, bigarren postuan gelditu arren, majo estutu behar izan nituen hortzak hirugarrena atzean uzteko. Bestetik, Gipuzkoako duatloi sprint txapelketa ere jokatu zen eta horretan bai, horretan lehen postuan izan ginen. Josean eta Javi ere primeran aritu ziren, gainera Javik gurpila zulatu zuen bizikletan eta azkar aldatuta berriro sartu zen lasterketan. Eskerrik asko berriz ere animoak ematera etorri zineten guztioi!
Neskak (11 guztira):
- 1. Radka Vodikova: 18:58-46:12-09:32 (1:14:42)
- 2. Ainhoa Lendinez: 20:26-47:51-09:46 (1:18:03)
- 3. Leire Etxezarreta: 20:54-47:39-10:07 (1:18:40)
Sailkapen osoa
Mutilak (68 guztira):
Mutilak (68 guztira):
- 1. Patxi Urizar: 17:49-41:29-09:02 (1:08:20)
- 2. Luis Mari Urizar: 18:23-40:47-09:11 (1:08:21)
- 3. Iñigo Lazkano: 17:50-41:54-09:02 (1:08:46)
- 15. Josean Ruiz: 19:01-46:03-08:58 (1:14:02)
- 54. Javi Fernandez: 19:57-53:44-09:54 (1:23:35)
No hay comentarios:
Publicar un comentario