30 may 2011

Zegama-Aizkorri, zoragarria



Atzo, maiatzak 29, Zegama-Aizkorriko maratoia izan zen, Munduko kopako bigarren proba puntuagarria. 42,195 kilometro, eta 5000 metrotik gorako desnibel metatua. Urte batetik bestera eguraldia nola aldatzen den gainera. Atzo sargori, lehengo urtean elurra!

Killian Jornet katalanak ez zuen huts egin, eta berriz ere garaipena eraman zuen. Nesketan, berriz, Oihana Cortazar elgetarra izan zen azkarrena. Aitor Osa txirrindulari ohia ere faboritoen artean zegoen baina aurten podiumetik kanpo gelditu da.

Elgoibartar eta mendaroarrak bikain aritu ziren. Gotzon Zulaikak bertan behera utzi zuen lasterketa baina datorren urtean seguru amaituko duela. Maite Maiorak estreinakoz hartu zuen parte proba gogor honetan eta lan bikaina egin zuen. Larunbat goizean irratian Killian Jornetek berak esan zuen, Aizkorriko maratoia berezia dela, eta ez ibilbidea paraje zoragarrian dagoelako bakarrik. Batez ere, jendearen berotasuna aipatu zuen. Aizkorriko maratoia berezia da, alde guztietatik. Zorionak guztioi!

Emakumezkoak (34 guztira):
  • 1. Oihana Kortazar (4:42:48)
  • 2. Emanuela Brizio (4:43:27)
  • 3. Gobert Maud (5:06:52)
  • 8. Maite Maiora (5:17:33)
Gizonezkoak (381 guztira):

  • 1. Kilian Jornet (3:57:39)
  • 2. Tom Owens (3:58:12)
  • 3 Miguel Angel Heras (4:02:51)
  • 91. Manolo Ramos (5:05:43)
  • 114. Ander Barrenetxea (5:12:42)
  • 124. Jon Revert (5:17:33)
  • 138. Xabier Bergaretxe (5:24:27)
  • 144. David Conde (5:27:22)
  • 297. Asier Arrieta (6:38:18)

16 may 2011

Donostiako maratoi erdia

13 elgoibartarrek amaitu zuten atzo, maiatzak 15, Donostiako maratoi erdia. Udaberri giro ona izan zuten lasterkariek eta marka onak lortu zituzten gehienek. 21 km pasako ibilbide urbanoa egin zuten korrikalariek eta Abdellah Taghrafet marokoarra (1:02:05) eta Beatrice Jepchumba keniarra (1:15:21) izan ziren garaile helmugan.

  • 43. Roberto Gonzalez (1:16:08)
  • 62. Alberto Gil (1:17:28)
  • 129. Alberto Arberas (1:21:43)
  • 164. Iñigo Salegi (1:23:35)
  • 1076. Miguel Angel Montes (1:42:31)
  • 1082. Julian Rodriguez (1:42:41)
  • 1206. Pedro Iparragirre (1:46:01)
  • 1207. Francisco Javier Guallar (1:46:02)
  • 1218. Angel Oñederra (1:46:16)
  • 1303. Jesus Tadeo (1:48:44)
  • 1348. Mari Karmen Isasti (1:49:55)
  • 1418. Mikel Agullo (1:51:58)
  • 1654. Nerea Lariz (2:04:02)


Sailkapen osoa

Ecotrimad

Ibon Gabilondo Urgaziko kideak Ecotrimad triatloian hartu zuen parte larunbatean, maiatzak 14. Madrilgo probintziako Buitrago de Lozoya herrian izan zen proba. Uztailean Gasteizen izango den Distantzia Ertaineko Espainiako txapelketarako (beste bi sailkapenak Bartzelona eta Asturias-en dira) sailkatze-proba bat izan da Ecotrimad.

Orotara 500dik gora triatleta bildu ziren eta distantzia hauek egin zituzten: 1900 metro igerian, Riosequilloko lakuan; 76 km bizikletan, drafting gabe eta ibilbide gorabeheratsuan; eta azkenik, 21 km korrika, hareazko pista malkartsu batzuetan.

Irteera, triatleta bakoitzaren taldearen arabera ematen zen, zenbait minututako tartearekin batetik bestera. Goizean goizetik oso eguraldi ona izan zen, baina bizikletako zatian zehar sekulako ekaitza izan zuten triatletek. Zerua erabat ilundu zen eta txingorra eta ere bota zuen. Lasterketa paraje ederretatik pasatzen zen baina eguraldia nola aldrebestu zen ikusita, ez zuten parajeari begiratzeko tarte handirik izan. Euskal Herriko triatleta asko bildu zirela esan digu Ibonek, baita Madril, Andaluzia eta Espainiako beste hainbat lekutatik joandakoak ere.


Ibonek esan digunez, gustura geratu zen egindako lanarekin. Bere taldean (30-34 mutilak) 112 partaide ziren eta 4. sartu zen helmugara. Sailkapen orokorrean, berriz, 16. izan zen. 4 ordu eta 15 min (27 + 2 h 17 min + 1 h 28 min) behar izan zituen proba amaitzeko. Egindako lan onaren saria ezin hobea izango da Ibonentzat, uztailean Gasteizen jokatuko den distantzia ertaineko txapelketan eta Ibizan urrian korrituko den distantzia luzeko txapelketan parte hartuko baitu elgoibartarrak bere adin-tartean. Horren aurretik, ordea, Euskadiko zirkuituko proba nagusian ikusiko dugu Ibon, Zarauzko triatloi handian, ekainaren 11n.

Zorionak Ibon! Eta segi horrela hurrengo probetan ere!

Irabazleak:

  • Marcel Zamora: 3 h 50 min (24 min + 2 h 04 min + 1 h20 min)
  • Ana Burgos: 4 h 31 min (27 min + 2 h 33 min + 1 h 28 min)

Informazio gehiago: www.ecotrimad.com

Edo www.triatlon.org

14 may 2011

Bilboko duatloia

Maiatzaren 14an Bilboko duatloia izan zen. 5 km korrika, 21 km bizikletan eta berriz ere beste 2,5 km egin zituzten korrika. 180 mutilek eta 15 neskak amaitu zuten eta Laurent Galinier (57:36) eta Radka Vodikova (1:03:28) izan ziren azkarrenak. Elgoibartik Jose Antonio Ruiz izan zen. Oso postu ona lortu zuen gainera, 18. helmugaratu zen.

  • 1. Laurent Galinier (57:36)
  • 2. James Attad (58:31)
  • 3. Patxi Urizar (58:42)
  • 18. Jose Antonio Ruiz (1:02:39)


Sailkapen osoa

9 may 2011

Eibarko duatloia








































































Atzo, maiatzak 8, Eibarko duatloia izan zen. Larunbatean triatloi denboraldia hasi zenez, ez ginen jende asko bildu Eibarren, baina azkenean maila handiko korrikalariak bai. 11 neska eta 68 mutilek osatu genuen ibilbidea: 5 km korrika, Amañako aldapa tartean zela; 25 km bizikletan, Eibartik Osintxuraino, Eibarko eta Plaentxiko saihesbideetako aldapa gogorrak lau aldiz gaindituta; eta beste 2,5 km korrika amaitzeko. Urizar anaiak estu hartu zituen Iñigo Lazkano mendaroarrak eta azkenean podiumean sartu zen. Nesketan, berriz, Radka Vodikovak ez zuen inolako zailtasunik izan irabazteko, eta ni, Ainhoa, bigarren postuan gelditu arren, majo estutu behar izan nituen hortzak hirugarrena atzean uzteko. Bestetik, Gipuzkoako duatloi sprint txapelketa ere jokatu zen eta horretan bai, horretan lehen postuan izan ginen. Josean eta Javi ere primeran aritu ziren, gainera Javik gurpila zulatu zuen bizikletan eta azkar aldatuta berriro sartu zen lasterketan. Eskerrik asko berriz ere animoak ematera etorri zineten guztioi!


Neskak (11 guztira):
  • 1. Radka Vodikova: 18:58-46:12-09:32 (1:14:42)
  • 2. Ainhoa Lendinez: 20:26-47:51-09:46 (1:18:03)
  • 3. Leire Etxezarreta: 20:54-47:39-10:07 (1:18:40)
Sailkapen osoa

Mutilak (68 guztira):
  • 1. Patxi Urizar: 17:49-41:29-09:02 (1:08:20)
  • 2. Luis Mari Urizar: 18:23-40:47-09:11 (1:08:21)
  • 3. Iñigo Lazkano: 17:50-41:54-09:02 (1:08:46)
  • 15. Josean Ruiz: 19:01-46:03-08:58 (1:14:02)
  • 54. Javi Fernandez: 19:57-53:44-09:54 (1:23:35)

5 may 2011

Mezzalama 2011

Elgoibarko bi lagun, Piru eta Joseba Elustondo Mezzalama eski-lasterketan izan dira joan den igandean. 10 orduko proba gogorra, eta tartean 3000 metroko desnibela. Parajea ikusgarria, Alpeetan, Chamonix-Cervino inguruan. Nekatuta eta argalduta etorri dira, baina esperientzia paregabea izan da. Haiek bizitakoa ulertzen saiatzeko, bideo hau ikustea onena. Aupa zuek!

Mezzalama 2001 bideoa

Pirukeriak bloga

3 may 2011

Mendaroko mendi-lasterketa

Igandean Mendaroko lehen mendi-lasterketa jokatu zen. 25 kilometroko ibilbide gogorrean 50 lasterkari izan ziren. Maite Maiora aise nagusitu zitzaien gainerako neskei.

Neskak (3 guztira):

1. Maite Maiora (2:23:43)
2. Ana Belen Reina (3:18:37)
3. Jezabel Sendino (3:55:40)

Mutilak (47 guztira):

4. Iñigo Lariz (2:09:23)
5. David Conde (2:12:59)
6. Jon Revert (2:13:01)
35. Gorka Garaizabal (2:46:47)


Sailkapen osoa

Andoaingo krosa

Igandean, maiatzak 1, Andoaingo 10 kilometroko lasterketa izan zen. 3,33 kilometroko ibilbide malkartsuari 3 itzuli eman zizkioten korrikalariek. David Martin (32:01) izan zen azkarrena. Neskek itzuli bat gutxiago egin zuten, 6,7 kilometro osatu zituzten guztira eta Isabel Dumall (26:22) izan zen garaile. Elgoibartik bi lagun izan ziren eta denbora ikaragarri ona egin zuten biek. Zorionak!

Mutilak (226 guztira):
  • 35. Alberto Arberas (36:54)
  • 44. Iñigo Salegi (37:41)



Sailkapen osoa