8 nov 2010

Kostata, baina bai





Larunbatean, azaroak 6, Plaentxi-Bergara krosa izan zen. 10 kilometro eta bide osoa goraka. Kostata baina garaipena (40:05) lortu genuen, Azpeitiko neska batekin lasterketa osoan borrokan ibili eta gero. Elgoibartik jende asko joan zen (Nerea Lendinez, Lore Bereziartua, Oxel, Lurdes San Martin, Gari, Jon Agirrebeña...) baina oraindik ez dute sailkapenik atera. Iñigo Lariz (35:00) eta Josean Ruiz (34:00) zoriondu nahi ditut bereziki, oso denbora ona egin zutelako eta lehen 20en artean sartu zirelako helmugan. Horrez gain, Igor Elizburuk bigarren egin zuen hind-bikean. Guztira 400dik gora lagun elkartu ginen. Zorionak guztioi eta animo Behobiarako!

Elgoibarko zenbait korrikalariren sailkapena jarri dute:

Mutilak:
  • 6. Josean Ruiz (34:34)
  • 16. Iñigo Lariz (35:10)
Neskak:
  • 1. Ainhoa Lendinez (40:05)
  • 8. Nerea Lendinez (44:02)
  • 20. Lurdes San Martin (48:45)

No hay comentarios:

Publicar un comentario