11 oct 2010

Arrasate-Oñati



Larunbatean, 300 lagun izan ginen Arrasate-Oñati lasterketan. 11,8 km, eta tarteko aldapak oso handiak izan ez arren, goraka izan zen bide osoa, pixkanaka. Gogorra benetan, hasieratik nahiko estu hartu genuen elkar neskok eta amaieran inoiz ez bezala lehiatu nintzen. Amore emateko nintzenean aita aldamenean jarri zitzaidan eta hari esker nire lehen txapela lortu nuen Elgoibartik kanpo. Eskerrik asko benetan animoengatik! Elgoibartik zenbait lagun joan ginen eta sailkapena jarri orduko gehituko dugu hemen.

  • 15. Jose Antonio Ruiz (42:07)
  • 52. Ainhoa Lendinez (47:02)
  • 195. Julian Rodriguez (56:51)
  • 206. Mikel Kortabitarte (57:29)
  • 208. Mari Karmen Isasti (57:44)
  • 249. Angel Oñederra (01:01:23)


Mondraberri

Goiena

No hay comentarios:

Publicar un comentario