15 sept 2010

Mikel Calvo 5. Sanabriako triatloian





Gure taldeko Mikel Calvo 5. izan da asteburuan Sanabriako triatloian. Honela kontatu digu bere esperientzia:

"Egia esanda triatloiko gauzarik politena Sanabriako lakuan igeri egitea da, dudarik gabe. Parajea oso polita da. Ur trankila, denontzat leku ugari. Oso gustora egin nuen igeri. Bizikleta hartuta, 80 km aldapak igotzen eta jaisten egin genituen, eta beraz, bizikletako zirkuitua oso gogorra da. Trafiko gutxiko errepideetatik egiten da eta orokorrean polita da. Zirkuituak daukan gauzarik txarrena 8 km-ko zati bat da; errepidea tamalgarri dago bertan eta zulo izugarriak daude. Bizikletan denbora ia osoan haizea kontran izan genuen eta honek desgaste handia ekarri zuen.



Korrikari dagokionez; 20 km egiteko 10 km-ko bi buelta egin genituen. Erdia asfaltatutako errepidetik eta beste erdia lurrezko bidetik. Korrikako zirkuitu hau oso tristea da, herritik aldentzen delako eta ez dagoelako inor animatzen bide osoan. Gainera, ez dago itzal bat ere eta bero handia izan genuen.


Probako antolakuntzaz esango nuke ez dela bat etortzen inskripzioaren prezioarekin (90 euro). Bi txirrindulari bizikletan galdu ziren, bizikletako hornidura-postuetan (2 zeuden) ura bakarrik eman ziguten, bigarrenean platano erdiarekin. Proba bukatu ondoren pasta, plater bat eta meloia besterik ez zegoen. Ez masajerik ez ezer... Nire ikuspuntutik, hemengo triatloien antolakuntzarekin konparatuta nahiko eskasa da. Eta prezioa garestiegia. Gainera, dortsala hartzean bakarrik kamiseta bat eman ziguten (ez gelik, ez barritarik, ez gaztarik). Hori gutxi ez eta kamiseta Espainiako triatloi federazioarena da.



Proba 5 ordu azpitik amaitu nahi nuen eta 18 minutu gehiago behar izan nituen. Ez dut helburua lortu. Uste dut, lasterketa aurreko entrenamenduen planteamendua ez dela egokiena izan. Bolumen asko egin dut baina intentsitate baxuan. Besterik gabe, hutsetatik ikasten da. Esperintzia positiboa izan da eta orokorrean asteburu ona pasa dut. Ez dut triatloi hau gomendatzen, aipatu dizkizuedan arrazoiengatik. Ez prezio horretan behintzat."

Zorionak Mikel, eta animo!

No hay comentarios:

Publicar un comentario