30 jun 2012

Onditz

Ekainaren 17an Onditzen omenezko triatloia jokatu zen Donostian. Distantzia olinpikoko (1,5-40-10) proba ezagun honetan Eneko Llanos eta Ashlee Bailie australiarra izan ziren azkarrenak. Elgoibartik Iñaki Iraolak hartu zuen parte. Lehen triatloia zuen Iñakik eta oso ondo aritu zen. Zorionak Iñaki!

  • 89. Iñaki Iraola (2:19:09)

26 jun 2012

Quebrantahuesos 2012

Igor Elizburuk aurten ere handbikean egin du Treparriscos proba gogorra. 6 ordu eta 28 minutuan amaitu zuen proba. Zorionak Igor!


Quebrantahuesos (205 km):


  • 126 Carlos Rodriguez Mariño  6:10:07
  • 469 Andoni Ortega 6:26:51
  • 383 Jonatan Romera Herrero 6.22:56
  • 471  Ruben Lopez Villa 6:27:21
  • 1222 Alberto Mujika Arkarazo 6:49:17
  • 1.926 Josean Ruiz Del Rey  7:07:36
  • 2308 Amaro González de Mesa Elí  7:16:49
  • 2435 Jon Urbieta Sanz  7:20:03
  • 2603 Iker Jausoro Murgiondo  7:24:18
  • 2663 Mario Romero Sanchez  7:25:58
  • 4275 Josu Etxeberria Aizpitarte  8:05:18
  • 6095 Eneko Ramos Ortiz de Etxeberria  9:11:21
  • 6935 Pedro Pineda Bernal  10:09:50

Treparriscos (90 km):


  • 485 Aitor Cid Rico 3:13:04
  • 580 Iñaki Goñi Gabilondo  3:17:40
  • 581 Nerea Lariz Azkona 3:17:40
  • Antxon Lendinez 3:20
  • 1479 Patricia Navo Cotrina  4:13:00
  • 1703 Andrea Arriola Ferrer  4:35:43
  • 1704 Gorka Zabala Zabaleta  4:35:45
  • 1960 Igor Elizburu Astigarraga 6:28:52

19 jun 2012

Irati Xtrem

Larunbatean, ekainak 16, Irati Xtrem zikloturista proba jokatu zen. 128 kilometro, 8 mendate eta 3600 metroko desniblea! Tartean, Larrauko mendatean kronoigoera egin zuten urtero bezala. Hemen elgoibartarren denborak:
  • 85. Gorka De La Horra (57:04)
  • 146. Iñaki Gorosabel (1:00:48)
  • 832. Ricardo Huidobro (1:42:01)
  • 845. Alberto Zelaia (1:44:58)

18 jun 2012

Lekeitio

Larunbatean, ekainak 16, Lekeitioko triatloia izan zen. Nazioarteko proba izanik, jendetza biltzen da urtero Bizkaiko herri honetan. Aurten ere 352 mutilek eta 49 neskak amaitu dute. Euria bota zuen, erorikoak izan ziren eta ez zen giro atsegina izan aurten. Ainhoa Murua jaun eta jabe izan zen nesketan; mutiletan, berriz, Nicholas Kastelein. Urgazitik Iñaki Kondek hartu zuen parte.


Mutilak:

  • 1. Nicholas Kastelein (1:01:28)
  • 2. Ignacio Muller (1:01:34)
  • 3. Jon Unanue (1:02:35)
  • 308. Iñaki Konde (1:26:33)
Neskak:
  • 1. Ainhoa Murua (1:09:08)
  • 2. Estefania Gomez (1:12:51)
  • 3. Nuria Rodriguez (1:15:25)

Regensburgeko Ironmana

Asteburuan Regensburgeko Ironmana jokatu da, Alemanian. 3,8 km igerian, 18,2 km bizikletan eta amaitzeko, 42,2 km korrika. Eta finisherren artean, elgoibartar bat: Martin Dominguez. 10 ordu 55 minutu eta 59 segundo behar izan zituen proba gogor hau amaitzeko. 339. postuan helmugaratu zen. Zorionak Martin!


Martinen denborak:
Igerian: 01:05:42
Bizikletan: 05:42:38
Korrika: 03:57:47

Txindoki bertikala

Atzo, ekainak 17, Txindokiko kilometro bertikala jokatu zen. Larraitzeko paraje ederrean eguna eguzkitsu atera zen arren, laster sartu zen behe-lainoa eta korrika egiteko berorik ez zuten izan korrikalariek. Mutiletan Hassan izan zen nagusi baina gure Iñik bigarren egin zuen, 32 segundora!!! Zorionak Lariz! Nesketan Maud Combarieu izan zen azkarrena. 3,8 kilometroko ibilbidean 931 metroko desnibela egin zuten korrikalariek.

Mutilak:
  • 1. Hassan Ait Chau (35:00)
  • 2. Iñigo Lariz (35:32)
  • 3. Mikel Beunza (36:02)
 Neskak:
  • 1. Maud Combarieu (42:55)
  • 2. Aitziber Ibarbia (43:15)
  • 3. Montserrat Vazquez (43:44)


11 jun 2012

Galdaramiño, Larizentzat

Aupa Iñi! Atzo 15 kilometroko mendi-lasterketa izan zen Eibarren eta Lariz izan zen garaile.  Joseba Plaza eta Jon Larrañaga izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Nesketan, berriz, Aitziber Urkiola izan zen azkarrena.