25 sept 2011

Josetxo Imaz Memoriala

Gipuzkoa barrenean, Josetxo Imazen omenezko XI. lasterketa izan da gaur. Ordizia-Beasain-Lazkao paraje ederrean. 10 kilometroko lasterketa azkarra izan da eta 969 lagunek hartu dute parte. Gontzal Sanz (30:30) eta Raquel Llamas (36:04) gasteiztarrak izan dira garaile. Elgoibartik hainbat lagun izan dira bertan.

  • 143. Martin Dominguez (38:02)
  • 166. Iñigo Iturbe (38:31)
  • 176. Iñigo Salegi (38:45)
  • 283. Jesus Arrieta (40:47)
  • 356. Jose Luis Diez (42:24)
  • 550. Pilar Arriola (46:12)
  • 555. Alberto Seijas (46:16)
  • 556. David Garcia (46:16)
  • 583. Javier Agirrebeña (46:47)
  • 638. Josu Zubiaurre (47:53)
  • 659. Carlos Ayesta (48:25)
  • 672. Joxean Gurrutxaga (48:36)

18 sept 2011

Elgoibarko II. gau-krosa






Yeray Varela oñatiarra eta Cristina Loeda eibartarra jaun eta jabe izan ziren atzo Elgoibarko II. Gau-krosean. 7,7 kilometroko ibilbidea egin behar genuen hasieran baina lasterketan zenbait gorabehera izan ziren eta azkenean 7,9 kilometro inguru izan ziren. 200 korrikalari guztira, tartean 35 neska, eta herrian giro aparta. Zorionak!

Mutilak (165 guztira):
  1. Yeray Varela (26:49)
  2. David Garcia (26:57)
  3. Ander Agirre (27:39)
Neskak (35 guztira):
  1. Cristina Loeda (30:59)
  2. Ainhoa Lendinez (33:11)
  3. Eva Calle (34:38)


Sailkapen osoa

12 sept 2011

Sorginen lasterketa





















Zorionak Maite! Sorginen lasterketa izan zen atzo, irailak 11, Urkiolako Parke Naturalean. 25 kilometroko mendi-lasterketa gogor honetan 1.400 metroko desnibela egiten dute korrikalariek. Aurten Maite Maiora mendaroarra izan da garaile nesketan. Zorionak Maite! 2 ordu, 22 minutu eta 53 segundo behar izan ditu amaitzeko. Mutiletan, Jabi Olabarria izan da azkarrena (2:02:01).


Gotzon Zulaika (2:14:06) eta Iñaki Etxabe (2:57:09) elgoibartarrek ere amaitu dute proba gogor hau.


Sailkapen osoa

5 sept 2011

Larra-Larraine


Zikloturista-proba gehienak amaitu diren arren, gogorrenetakoa joan den larunbatean izan da: Larra-Larraine. Gogortasunagatik eta mendate ikusgarriengatik ezaguna.

Bi ibilbide zeuden aukeran: 100 km-koa bat, eta 145 km-koa bestea.

Ibilbide luzean Belagua, Issarbe eta Larraine gainak pasatu behar ziren. Beste ibilbidean, berriz, Issarbekoa ez zen igo behar.

Elgoibarko bi lagunek amaitu zuten 145 km-ko martxa:

  • 24. Carlos Rodriguez Mariño (05:32:11).
  • 320. Ricardo Huidobro Torinos (07:47:06).

100 km-ko martxan ere beste bi elgoibartar izan ziren:

  • 161. Iosu Juaristi Zabala (04:28:59)
  • 166. Arkaitz Irureta Arrieta (04:29:31)

27 jul 2011

Gasteizko triatloiak



Igandean, uztailak 24, Gasteizko triatloi sprinta (750-21-5) eta olinpiko bikoitza (1900-90-21) izan ziren. Sprintean Elgoibarko Iñaki Conde eta Jon Urbieta aritu ziren. Olinpiko bikoitzean, berriz, Ibon Gabilondo. Arkaitz Iruretak kronika polita egin du bere blogean eta zuzenean haren lotura jarriko dugu hemen, haren baimenarekin. Zorionak guztiei eta bereziki Arani, proba gogor hau amaitu duelako!

Arkaitz Iruretaren bloga: Ikusi mendizaleak

Informazioaz gain, probetako argazkiak eta bideoak ere jarri ditu Piruk: Triatloiko bideoa

19 jul 2011

Ondarroako igeriketa zeharkaldia

Igandean, uztailak 17, Ondarroako igeriketa zeharkaldia jokatu zen. Udan oso ohikoak dira honelako probak, batez ere, Getaria-Zarautz eta Donostiako hondartzetako zeharkaldi mitikoak prestatzeko.

Igandeko proban 1800 metro egin zituzten partaideek. Julen Hernandez elgoibartarrak eman digu blogerako informazioa eta pozik esan digu, 9 elgoibartar elkartu zirela. Itsasoa nahiko eroso egon zen igeri egiteko baina hasiera gogorra izan omen zen, jende asko elkartu zelako oso leku txikian.

Elgoibartarrak (174 mutil guztira):

  • 46. Julen Hernandez (27:38.62)
  • 61. Javi Fernandez (29:14.09)
  • 76. Humberto Fernandez (29:51.47)
  • 79. Ibon Serrano (30:15.47)
  • 102. Iban Gurrutxaga (31:47.66)
  • 128. Jose Angel Agirre (34:27.53)
  • 152. Mikel Arriola (37:21.09)
  • 161. Sergio Rodriguez (29:43.03)
  • 170. Jon Urbieta (42:11.91)