25 sept 2011

Josetxo Imaz Memoriala

Gipuzkoa barrenean, Josetxo Imazen omenezko XI. lasterketa izan da gaur. Ordizia-Beasain-Lazkao paraje ederrean. 10 kilometroko lasterketa azkarra izan da eta 969 lagunek hartu dute parte. Gontzal Sanz (30:30) eta Raquel Llamas (36:04) gasteiztarrak izan dira garaile. Elgoibartik hainbat lagun izan dira bertan.

  • 143. Martin Dominguez (38:02)
  • 166. Iñigo Iturbe (38:31)
  • 176. Iñigo Salegi (38:45)
  • 283. Jesus Arrieta (40:47)
  • 356. Jose Luis Diez (42:24)
  • 550. Pilar Arriola (46:12)
  • 555. Alberto Seijas (46:16)
  • 556. David Garcia (46:16)
  • 583. Javier Agirrebeña (46:47)
  • 638. Josu Zubiaurre (47:53)
  • 659. Carlos Ayesta (48:25)
  • 672. Joxean Gurrutxaga (48:36)

18 sept 2011

Elgoibarko II. gau-krosa






Yeray Varela oñatiarra eta Cristina Loeda eibartarra jaun eta jabe izan ziren atzo Elgoibarko II. Gau-krosean. 7,7 kilometroko ibilbidea egin behar genuen hasieran baina lasterketan zenbait gorabehera izan ziren eta azkenean 7,9 kilometro inguru izan ziren. 200 korrikalari guztira, tartean 35 neska, eta herrian giro aparta. Zorionak!

Mutilak (165 guztira):
  1. Yeray Varela (26:49)
  2. David Garcia (26:57)
  3. Ander Agirre (27:39)
Neskak (35 guztira):
  1. Cristina Loeda (30:59)
  2. Ainhoa Lendinez (33:11)
  3. Eva Calle (34:38)


Sailkapen osoa

12 sept 2011

Sorginen lasterketa





















Zorionak Maite! Sorginen lasterketa izan zen atzo, irailak 11, Urkiolako Parke Naturalean. 25 kilometroko mendi-lasterketa gogor honetan 1.400 metroko desnibela egiten dute korrikalariek. Aurten Maite Maiora mendaroarra izan da garaile nesketan. Zorionak Maite! 2 ordu, 22 minutu eta 53 segundo behar izan ditu amaitzeko. Mutiletan, Jabi Olabarria izan da azkarrena (2:02:01).


Gotzon Zulaika (2:14:06) eta Iñaki Etxabe (2:57:09) elgoibartarrek ere amaitu dute proba gogor hau.


Sailkapen osoa

5 sept 2011

Larra-Larraine


Zikloturista-proba gehienak amaitu diren arren, gogorrenetakoa joan den larunbatean izan da: Larra-Larraine. Gogortasunagatik eta mendate ikusgarriengatik ezaguna.

Bi ibilbide zeuden aukeran: 100 km-koa bat, eta 145 km-koa bestea.

Ibilbide luzean Belagua, Issarbe eta Larraine gainak pasatu behar ziren. Beste ibilbidean, berriz, Issarbekoa ez zen igo behar.

Elgoibarko bi lagunek amaitu zuten 145 km-ko martxa:

  • 24. Carlos Rodriguez Mariño (05:32:11).
  • 320. Ricardo Huidobro Torinos (07:47:06).

100 km-ko martxan ere beste bi elgoibartar izan ziren:

  • 161. Iosu Juaristi Zabala (04:28:59)
  • 166. Arkaitz Irureta Arrieta (04:29:31)