42,195 metro. 5472 metroko desnibela. Elurra, euria, haize, hotza. 409 korrikalari ausart. Zegama-Aizkorri mendi-maratoia munduko zirkuituko proba ezaguna da, urtetik urtera partaide gehiago, zale gehiago eta malko gehiago erakartzen duen proba. Izan ere, ez da soilik korrikalariak nahi eta ezinean ikustea, ez da soilik jendea animatzen ikustea, ez da soilik hotzaren eta beroaren aurkako borroka jasatea. Zegamako herri xumetik irten eta Aizkorri-Urbia-Andraitz paraje ezin zoragarriagoak berezi egiten du Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa.
Punta-puntako korrikalariak, eta punta-puntako giroa. Irrati eta telebistak zuzenean euskaraz hango berri ematen, eta etxetik jarraitu dugunok ere hunkituta. Berriz ere Kilian Jornet (3:56:30) katalana eta Emanuela Brizio italiarra (4:47:51) izan dira garaile. Ez dute errekorrik hautsi, baina lasterketa paregabea egin dute. Horrez gain, erabat hunkitu nau Aitor Osa txirrindulari ohia (4:08:27) bigarren postuan iritsi dela jakiteak. Asko sufrituta iritsi da lasterketara, eta gaur ere gogorra izan da Aizkorrikoa berarentzat. Nerea Amilibia aiarra (5:09:54) bigarren izan da emakumezkoetan, eta lasterketa gogorra izan dela esan du. Elgoibartik Jon Revert, Asier Arrieta, Josu Mendikute, Manolo Ramos (David Conderen dortsalarekin) eta Negri mendi-korrikalari handiak izan dira. Zenbat itzuli egiten dituzte gure mutil hauek urtean Sallobente bailaran? Uda nahiz negua, eguzkia nahiz euria. Hori da hori konstantzia eta ilusioa. Zorionak guztiei, bihotz-bihotzez.

- 100. Manolo Ramos (5:12:00)
- 122. Jon Revert (5:21:58)
- 243. Josu Mendikute (6:02:40)
- 294. Asier Arrieta (6:26:39)
- 498. Ignacio Perez (7:22:02)
No hay comentarios:
Publicar un comentario