Wildflower Kaliforniako triatloiaren festa da. Asteburu batean, musikaren festibal erraldoi bat izango balitz bezala, 10.000 pertsonatik gora batzen dira San Frantzisko eta Los Angeles artean, hiri guztietatik urrun dagoen presa batean, Lake San Antonio paraje berdean.
Ibon Gabilondo triatleta elgoibartarra bertan izan zen, eta hark eman digu esperientzia honen berri. Kanpin eta autokarabana artean AEBetako txoko guztietatik baina batez ere Kaliforniako estatutik etorritako milaka triatleta eta triatloi jarraitzaile biltzen dira proba honetan.
Horrelako ekitaldi erraldoi bat AEBetan eta Kalifornian bakarrik da posible, triatloiaren merkatu handiena dago bertan eta amerikarrak ezagututa, nork bere erara hartzen du kirol hau: batzuek muturreraino eramanda beraien afizioa; eta besteek denborapasa bezala. Denetarik aurkituko dugu hemen: zahar zein gazte, hankak falta dituztenak, minbizia pasatutakoak, beltzak, txuriak, potoloak, meheak ... denetarik.
Larunbatean 1860 pertsonak parte hartu zuten Triatloi luzean (ironman erdiko distantzian, 1900+90+21.1) eta 998 lagunek mendiko triatloian. Igandean, berriz, 2362 kirolari izan ziren distantzia olinpikoko triatloian. Distantzia luzeko proban munduko triatleta profesional onentsuenak zeuden lehian. Euskal Herritik Virginia Berasategui eta Eneko Llanos joan ziren, biak ala biak faboritoen artean. Munduko Ironman erdiko txapeldunak ere bertan zeuden, Michael Raelert alemaniarra eta Julie Dibens ingelesa.
Lasterketa gogorra da, bizikletako lehen tartea ez da zaila, baina bukaera partean asko korapilatzen da aldapetan. Korrikako maratoi erdia oso gogorra da, lakuaren ingurutik eta kanpin artetik, mendiko pista artetik, gora eta behera. Larunbatean haize fina zebilen eta asko laguntzen zuen korrika egiteko. Irteera mailaka ematen da, lehenik profesionalak, gero mutilak 20-24 urte bitarteakoak, ondoren 25-29 ..... neskak ondoren .... guztira 19 irteera, 10 minutuko tarteetan eta 100 pertsona inguru tarte bakoitzean. Raelert eta Dibens faboritoek irabazi zuten proba. Alemaniarrak egin zituen bizikleta eta korrika denbora onenak eta 5 minutuko aldea atera zion bigarrenari. Nesketan Dibens ek ere erakustaldia eman zuen 7 minutuko tartea egin zuen bigarrenarekin. Ibon Gabilondoren ustez, korrikako denbora ikusita, ikaragarria da maratoi erdia ordubete eta 15 minutuan egitea, baina horregatik dira munduko onenak...
Lasterketa lasai hartu zuen Ibonek, ez zuelako zirkuitua ezagutzen eta indarrak bukaerarako uzteko. Azkenerako gogorra egin zitzaion eta 5 ordutik beherako denbora egin zuen: 4 ordu eta 53 minutu. Karrera polita eta era berean gogorra da, lastima hain urruti egotea eta ez aukerarik izatea urtero korritzeko!

No hay comentarios:
Publicar un comentario