18 jun. 2014

Zarauzko triatloia

Larunbatean, ekainak 14, jokatu zen Euskal Herrian tradizio eta kasta handienetakoa duen triatloia: Zarauzko triatloia (2,5-80-21). Urtero bezala jendetza batu da aurten ere parte hartzen nahiz ikusten. Goi mailako triatletak lehiatu dira eta guztira 488 gizonezkok eta 34 emakumezkok amaitu zuten proba. Bi elgoibartar ere izan ziren tartean. Zorionak!!!

140. Iñaki Iraola (4:55:19)
293. Javi Fernandez (5:17:09)





Sailkapenak

27 may. 2014

Zegama-Aizkorri

Kilian Jornet katalanak zazpigarrenez irabazi du munduko mendi-lasterketa onena, errekor berria ezarrita gainera (3:48). Emakumezkoetan Stivie Kremer izan zen nagusi, baina aurten, euskal korrikalari handi bat sartu da podiumean: Maite Maiora mendaroarra (4:51). Zorionak, Maite!!!

Sailkapena

Elgoibartarrak:

54. Ander Barrenetxea (4:39)
100. Iñigo Lariz (4:51)
307. Ainhoa Lendinez (6:08)
450. Jon Peli Uriguen (7:35)











19 may. 2014

14 may. 2014

Debako triatloia

Giro aparta larunbatean, maiatzak 10, Debako triatloian (750-25-5). Mikel Elgezabal eta Nuria Rodriguez izan ziren azkarrenak, eta hainbat elgoibartarrek hartu zuten proba lasterketan.

Mutilak:
17. Ibon Gabilondo
97. Javi Fernandez
287. Jose Ramon Cabello

Neskak:
35. Julia Quintana








12 may. 2014

Bermeoko triatloia

Maiatzaren 3an hasi zen Euskal Herriko triatloi zirkuitua, Bermeon. Sprint distantziako proban (750-25-5) Mikel Elgezabal eta Itsaso Leunda izan ziren azkarrenak. Elgoibartik lau lagun izan ziren lehian. Zorionak!

148. Alberto Diaz 218. Humberto Fernande
244. Igor Torres
245. Iker Panizo
365. Egoitz Mendikute
286. Jose Ramon Cabello
309. Israel Soto

Sailkapena 

31 mar. 2014

Nerea Lendinez hirugarren, Ernioko lasterketan

Martxoaren 16an jokatu zen Larraul-Ernio-Larraul mendi-lasterketa. 15,5 kilometroko proba izan zen eta bertan Josu Goñi eta Nerea Amilibia izan ziren azkarrenak. Elgoibartarrak ere izan ziren lasterketan eta Nerea Lendinezek hirugarren egin zuen. Zorionak!!!!

Sailkapena