Atzo, maiatzak 15, Bilboko duatloian izan ginen Javi Fernandez eta ni neu. Ikaratuta atera ginen, hotza, euria eta haizea mehatxuka geneuzkan eta. Korrika majo moldatu ginen. Radka Vodickoba txekiarra beste lasterketa batean aritu zen, baina gure maila apalean Inma Ruiz, Maider Vallina, Saiola Olite eta Nerea Gambra nituen begiz jota. Mutiletan Galibier eta Capoferri faboritoak ere nagusi izan ziren.
Bizikletan esana ziguten Artxandako igoerak asko hausten duela proba eta egia esan, hiru postu aurreratu ahal izan ditut. Javi ere gogotik saiatu da niri laguntzen, beheraka tiraka jarrita. Azkenean, 3. atera naiz boxeetatik korrikako azken saioari ekiteko baina Cristina Allesek ez du barkatu eta aise aurreratu gaitu 2,5 kilometroan ni eta Saioa. Azkenean laugarren, eta Javik eta nik ia eskutik helduta amaitu dugu proba.
Podiumari begira egon naiz, baina ez penaz, pozik baizik! Eskerrik asko Javi! Eta eskerrik asko betiko nere babes-taldeari!
- 1. Laurient Galinier (58:37)
- 2. Nicolas Capoferri (58:38)
- 3. Kepa Ruiz (58:45)
- 112. Javi Fernandez (1:11:41)
Neskak (16 guztira):
- 1. Radka Vodickova (1:07:23)
- 2. Cristina Alles (1:11:18)
- 3. Saioa Olite (1:11:29)
- 4. Ainhoa Lendinez (1:11:44)
No hay comentarios:
Publicar un comentario