6 may 2012

Aiako Harria mendi-lasterketa

Iñigo Larizek laugarren postuan amaitu zuen orain bi larunbat Aiako Harrietako mendi-lasterketa. Onenekin izan zen berriz ere Lariz (1:50:38), punta-puntan. 20 kilometro pasatxoko ibilbidean 1200 metroko igoera metatu zuten partaideek. Ana Conde (2:05:32) eta Didiez Zago (1:38:30) izan ziren azkarrenak. Endika Garzia triatleta ezagunak hirugarren postuan amaitu zuen eta haren atzetik izan zen helmugan elgoibartarra. Iñigoren hurrengo erronka igande honetan izango da, Zegama-Aizkorri handian. Zorionak eta animo Iñi!




No hay comentarios:

Publicar un comentario