27 may 2012

Hondarribiko triatloiak














Atzo, maiatzak 26, Hondarribiko triatloiak izan ziren. Eguraldi aparta izan genuen, eta jende asko bildu ginen Hondarribin, parte hartzen zein korrikalariei animoak ematen. Lehenengo triatloi herrikoia izan zen: 350 metro igerian, 10 km bizikletan eta 2,5 km korrika. Elgoibartik Nerea Lendinez eta Iñigo Salegi bikain aritu ziren. Nereak bigarren egin zuen gainera, zorionak Nere! Iñi podiumetik gertu geratu zen, 4. postuan. Ondoren, Euskadiko triatloi sprint txapelketa jokatu zen. Ane Ziaran eibartarra eta Nikholas Kastelein australiarra izan ziren jaun eta jabe. Elgoibartik bost lagun izan ginen sprint proban.

Triatloi herrikoia (350-10-2,5)
Neskak (30 guztira):
  • 1. Pili Esnaola (38:14)
  • 2. Nerea Lendinez (38:52)
  • 3. Adriana Campoy (39:08)
Mutilak (143 guztira):
  • 1. Mikel Saralegi (31:46)
  • 2. Iñigo Cordal (32:52)
  • 3. Iker Iztueta (33:16)
  • 4. Iñigo Salegi (33:24)
Triatloi sprinta (750-21-5)
Neskak (53 guztira):
  • 1. Ane Ziaran (1:17:24)
  • 2. Goizalde Onaindia (1:17:34)
  • 3. Ibone Sanchez (1:17:35)
  • 9. Ainhoa Lendinez (1:20:53)
Mutilak (337 guztira):
  • 1. Nikholas Kastelein (1:03:13)
  • 2. Gorka Bizkarra (1:05:28)
  • 3. Mikel Otaegi (1:05:39)
  • 198. Goiatz Leibar (1:22:11)
  • 216. Iñaki Konde (1:23:35)
  • 274. Alberto Seijas (1:28:18)
  • 308. David Garcia (1:31:59)

No hay comentarios:

Publicar un comentario