13 may 2012

Debako triatloia

Giro eta ikuskizun aparta gaur Deban. Uste det ura ez dela oso bare egon eta zenbaitek zailtasunak izan dituzte ateratzeko. Ondoren, Lasturko igoerak lasterketa markatu du askorentzat. Korrika ere, gozatu ederra hartu degu hesiaren bestaldean egon garen zaleok. Elgoibartarrak oso fin ibili dira. Ibon Gabilondo 14. postuan sailkatu da, onenekin lehian. Javi Fernandezek bizikletan hobeto ibili nahi zuen arren, korrika gustura ibili dela esan digu. Nesketan Nuria Rodriguez izan da jaun eta jabe. Mutiletan, berriz, Jon Unanuek alde txikiaz irabazi du gaur. Zorionak guzti-guztioi.

  • 1. Jon Unanue (1:21:16)
  • 2. Ignacio Muller (1:21:21)
  • 3. Aitor Regillaga (1:22:26)
  • 14. Ibon Gabilondo (1:24:16)
  • 116. Javi Fernandez (1:34:02)
  • 136. Jon Agirrebeña (1:35:18)
  • 140. Ibon Serrano (1:35:33)
  • 189. David Soto (1:38:48)
  • 243. Goiatz Leibar (1:44:01)
  • 319. Jon Urbieta (2:02:13)











No hay comentarios:

Publicar un comentario