30 abr 2012

Azkoitiko duatloia










Azkoitiko hitza
Elgoibarren 

Atzo, apirilak 29, Azkoitiko duatloia jokatu zen. Luzera motzean: 8-34-4. Proba ez zen eskalatzaileentzat aproposa, eta korrikalariek egurra eman zuten. Ander Agirre estu hartzen saiatu ziren Beñat Arnaiz eta Endika Garzia baina azkenean Antxintxikakoa txapeldun. Nesketan Nere Etxeberria garaile. 2 minutu galdu nituen korrika, bizikletan ere ez zegoen porturik eta ezin aldea murriztu, nahiz eta tartea txikitu, berriz ere azken zatian aldeari eutsi zion eta bera helmugaratu zen aurrena. Hala ere, bigarren eta oso pozik. Bestalde, Iñigo Lazkano mendaroarrak 4. postuan amaitu zuen, zoriona Iñi! Oso lasterketa ona egin zuen. Elgoibartik hiru lagun joan ginen.

Mutilak:
  • 1. Ander Agirre (1:28:11)
  • 2. Endika Garcia (1:28:20)
  • 3. Beñat Arnaiz (1:28:45)
  • 4. Iñigo Lazkano (1:33:02)
  • 23. Jose Antonio Ruiz (1:37:03)
  • 66. Javi Fernandez (1:42:39)
Neskak:
  • 1. Nerea Etxeberria (1:48:47)
  • 2. Ainhoa Lendinez (1:50:01)
  • 3. Leire Etxezarreta (1:50:22)

No hay comentarios:

Publicar un comentario