Giro paregabea izan zen Ondarroan, jende asko animatzen eta antolaketa bikaina. Partaideen artean izen handiak bildu ziren lehen postuetan lehiatzeko. Nesketan Ana Casaresen eta Ibone Sanchezen artean azken unera arte egon zen borroka. Gizonezkoetan, berriz, Kastelein aise nagusitu zen arren, Bilboko triatloiaren ostean, ikusmin handia zegoen Elgezabal eta Agirresarobe berriz ere elkarrekin lehian ikusteko.
Elgoibartik hainbat lagun joan ginen eta tartean Urgaziko 3 kide. Beldurtuta joan arren, asko gozatu genuen batzuk proban eta hemendik eskerrik asko bihotzez animoak ematera joan zineten lagun, familiako eta Urgaziko kideei.
Neskak (24 guztira): 750m-42km-10,5km
1. Ana Casares Polo: 2:13:01 (16:44/1:16:52/39:25)
2. Ibone Sanchez: 2:13:15 (13:39/1:17:56/41:40)
3. Estefania Gomez: 2:15:07 (15:32/1:18:01/41:34)
4. Mireia Arrillaga: 2:18:39 (15:02/1:18:32/45:05)
5. Ainhoa Lendinez: 2:21:38 (17:44/1:17:40/46:14)
Mutilak (312 guztira): 750m-42km-10,5km
1. Nicholas Kastelein: 1:50:13 (11:11/1:04:34/34:28)
2. Mikel Elgezabal: 1:52:30 (12:44/1:03:16/36:30)
33. Aimar Agirresarobe: 1:54:34 (13:18/1:05:17/35:59)
56. Iñaki Iraola: 2:04:36 (15:27/1:06:45/42:24)
144. Ibon Serrano: 2:13:51 (17:07/1:11:53/44:51)
233. Iñaki Konde: 2:25:24 (19:44/1:17:58/47:42)
Sailkapen osoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario