Larunbatean Lekeitioko triatloirako dortsalik gabe zegoela-eta, Ibon Gabilondok Grijotara, Palentziara egin zuen, hango triatloian parte hartzeko. Sprint distantziako proba izan zen eta Urgaziko kide elgoibartarrak 3. postuan amaitu zuen. Argi dago Ironmanaren ostean eta Zarautzen lortutako postuaren ostean urte bikaina egiten ari dela Ibon. Zorionak, eta eutsi horri!
Ibon Gabilondo:
Egun horretan Lekeitioko triatloia zegoen baina izenik ez nuen eman eta Grijotan (Palentzia) triatloi sprint bat zegoela ikusi nuen. Nibela apala zen. Igeriketa kanal baten egiten zen, bizikletako ibilbidea laua zen eta bukatzeko 5 km korrika.
Irabazlea
Madrilgo mutil gazte bat, oso igerilari ona zen eta hasieratik joan
zen buruan. Hala ere, gero bizikletan harrapatu genuen, talde bat egin genuen
eta 8 lagun elkartu ginen (igerilaria barne). Horietatik 7 iritsi ginen bigarren trantsiziora. Igerian lehenenengo irten zenak irabazi zuen korrika, eta nik 3 amaitu nuen. Triatloi txukuna izan zen, ondo antolatutakoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario