Otsailaren 28an urteko lehen duatloia izan zen, Mungian. Sprint luzerako proba izan zen (5-20-2,5), Bizkaiko herri honetan lehenengoz. 253 mutilek eta 26 neskak amaitu zuten lasterketa. Raul Amatriain (54:34) eta Ana Casares (1:03:04) izan ziren azkarrenak. Elgoibartik Urgazi taldeko Iñigo Ortuoste izan zen lehian. Ez zen korrikako saioarekin gustura geratu baina sailkapen orokorrean 98. postuan sartu zen.
- Iñigo Ortuoste: 1:02:02
- - 5 km: 20:08
- - 20 km: 33:13
- - 2,5 km: 08:41
Sailkapen osoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario