Larunbatean, martxoak 26, Durangoko duatloia izan zen. 8 kilometro korrika, 40 kilometro bizikletan eta beste 4 kilometro korrika. Bizikletan egurra eman zuten Elorrioko gainera igotzen. 229 mutilek eta 13 neskak amaitu zuten proba. Gizonezkoetan Felix Javier Martinez izan zen azkarrena (1:51:31) eta nesketan Gurutze Frades izan zen garaile (2:07:30). Urgazitik ordezkari bakarra izan genuen: Mikel Calvo plaentxiarra. Oñatiko lasterketaren ostean Durangon 55. postuan sailkatu zen.
Mutilak:
1. Felix Javier Martinez (1:51:31)
2. Patxi Urizar (1:52:03)
3. Alex Agirretxe (1:52:32)
55. Mikel Calvo (2:04:54)
Neskak:
1. Gurutze Frades (2:07:30)
2. Inmaculada Ruiz (2:11:00)
3. Laura Garcia (2:16:44)
Sailkapen osoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario