Nicolas Capoferri frantsesa izan zen azkarrena baina epaileek txartel gorria atera zioten bizikletan kontrako bidea hiru aldiz erabili zuelako. Helmugara besoak jasota sartu zen baina orduan jakinarazi zioten garaipena baliogabetu ziotela. Ralf Baugh australiarra izan zen azkenean irabazle. Nesketan, berriz, Ainhoa Murua erraz nagusitu zen. Urgaziko kide bat ere izan zen Oñatin; Mikel Calvo plaentxiarra. Korrika kilometroa 4 minututik behera egin zuen eta bizikletan ere ondo moldatu zen. 100. postuan helmugaratu zen azkenean. Oñatin Distantzia Laburreko Euskadiko Duatloi Txapelketa izan zen jokoan eta Jon Unanue eta Ainhoa Murua zarauztarrak izan ziren garaile.
1. Raf Baugh (1:52:15)
2. Jon Unanue (1:53:45)
3. Patxi Urizar (1:53:49)
100. Mikel Calvo (2:06:04)
1. Ainhoa Murua (2:02:56)
2. Itsaso Leunda (2:06:50)
3. Maider Gaztañaga (2:07:21)
Sailkapen osoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario