11 nov 2013

Lariz Espainiako kilometro bertikalen txapelduna

Faborito nagusiei aurrea hartuta ezustekoa eman du Iñigo Larizek berriro. Elgoibartarrak irabazi zuen atzo Puig Campana-ko (Alacant) kilometro bertikala: 3,6 kilometro eta 1000 metro desnibel. Espainiako Mendi Federazioak antolatzen duen kilometro bertikalen zirkuituko azken proba zen eta Larizek proba bera eta txapelketa eraman ditu etxera. 39 minutu eta 26 segundoan egin du ibilbidea eta bera izan da 40 minututik behera egin duen lasterkari bakarra. Haren atzetik sailkatu dira Raúl García Castán segoviarra eta Agustí Roc katalana.
Emakumezkoetan Vanesa Garcia (44 minutu eta 22 segundo) extremadurarra izan da azkarrena, Azara Garcia eta Angels Lloberaren aurretik.

Gizonezkoak:
1. Iñigo Lariz (39:26)
2. Raúl García Castán (40:06)
3. Agustí Roc (40:22)
Emakumezkoak:
1. Vanesa Garcia (44:52)
2. Azara Garcia (48:00)
3. Angels Llobera (49:18)

No hay comentarios:

Publicar un comentario