Urtetik urtera gero eta arrakasta handiagoa dauka Elgoibarko mendi nagusiak. Urte osoan askok entrenatzen dute Karakaten, eta azaroko bigarren asteburuan gero eta gehiagok jotzen diote erronka. Aurten ere Iñigo Larizek eraman du garaipena. Errekorra ezarrita gainera. Zer gehiago esan liteke berari buruz? Ezer gutxi. Zorionak Morkaikori ere, 93 lagunetik 40 bat baino ez ginen izan herrikoak eta marka handia da horrenbeste kanpotar biltzea herri-proba gisa hasi zen lasterketa berezi honetan. Plazako giroa, txapa ukitu beharra eta tontor gainera iristean jendeak sortzen duen pasabidea... osagai askok berezietan berezi egiten dute Karakateko igoera. Zorionak denoi!
Espero dut (hemendik aurrera) ez izorratzea, bide kuttuna (Sokeena).
ResponderEliminar