Atzo, martxoak 3, hasi zen Euskal Herriko Kilometro Bertikalen zirkuitua. Azpeitian jokatu zen lehen proba, Zuzenien. Eguzkia goian, elurra bidean. Giro aparta izan zen Xoxoteko maldetan. 131 lagunek amaitu zuten proba ikusgarria. Iñigo Lariz elgoibartarra jaun eta jabe izan zen. 31 minutuan egin zituen Azpeititik San Inaziora 2800 metroak, zuzen-zuzen eta 804 metroko desnibelarekin. Nesketan Aitziber Ibarbia izan zen azkarrena. Hauxe elgoibartarren sailkapena:
1. Iñigo Lariz (31:00)
2. Oier Ariznabarreta (31:31)
3. Imanol Goñi (31:40)
39. Aitor Osoro (39:03)
41. Iñigo Ortuoste (39:04)
Sailkapen osoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario